Edukira joan

Idazlan lehiaketako sariak banatu ditu Lea Artibai Ikastetxeak

Markina-Xemein

Lan arriskuen prebentzioaren gaineko 51 idazlan aurkeztu dituzte lehiaketara.

eider mugartegi

Lan arriskuen prebentzioaren idazlan lehiaketako sariak banatu zituzten atzo Lea Artibai Ikastetxean. Bost ikastetxetako ikasleek parte hartu dute lehiaketan: Lauaxetakoek, Gasteizko Jesus Obrerokoek eta Koldo Mitxelenakoek, Lekeitioko Iturriotzekoek eta Lea Artibai Ikastetxekoek.

Denetara, 51 idazlan aurkeztu dituzte estreinako antolatu duten lehiaketara: 35 euskaraz, 5 gaztelaniaz eta 11 ingelesez. Antolatzaileak pozik agertu dira ekimenak eduki duen harreragaz. «Emaitza ona dela uste dugu; batez ere, lehenengoz antolatzen dugula kontuan izanda», adierazi dute antolatzaileek. Osalaneko Bizkaiko arduradun Leonardo Lopezek banatu zituen sariak, eta Garikoitz Salcedo eta Xabi Astigarraga bertsolariek alaitu zuten ikaslez bete zen aretoa.

Lea Artibai Ikastetxeak hainbat urte daroaz lan arriskuen inguruan beharrean, ikastetxeko prebentzio arduradun Iñaki Beitiaren laguntzagaz. Aurrera daroazen proiektuen barruan kokatu dute idazlan lehiaketa. Ekimenaren helburua ikasleengan kultura prebentiboa sortzea izan da.



 


sarituak



Ingelesezkoak

1. saria. Oinatz Uribe Burgoa (Lea Artibai Ikastetxea). The solution is in your head.

2. saria. Jon Juaristi Campillo (Lea Artibai Ikastetxea). The diary of Jane.

3. saria. Oier Zuberogoitia Atxurra (Lea Artibai Ikastetxea). 86 deaths.

Gaztelaniazkoak

1. saria. Guillen Oarbeaskoa Royuela (Lauaxeta Ikastola). Siniestralidad laboral.

2. saria. Ainhoa Basterra Ribera (Ondarroa-Lekeitio BHI). Despues del abismo.

3. saria. Aiora Barrejo Elejada eta Laiene Llona Paredes (Lauaxeta Ikastola). A quien corresponda...

Euskarazkoak

1. saria. Mireia Madarieta Agirre (Lekeitioko Iturriotz Institutua). Zer gehiago?.

2. saria. Jakinda Gabikagoeaskoa Garro (Lekeitioko Iturriotz Institutua). Gertatzen dira.

3. saria. Asier San Miguel Olabarriaga (Lekeitioko Iturriotz Institutua). Hitzalditxo bat.





 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

IRTEERAK


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

TAILERRA


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.