Edukira joan

Kaxero Gaupaseroren jaitsieragaz hasiko dituzte sangregorioak

Jaiak

Egitarau ofizialetik kanpora, gazteek «jai egun alternatiboa» antolatu dute etzirako; zapatuan azoka egingo da.

irati urberuaga

Pantxo Bedialaunetak X. Nekazal eta Arrain Kontserba Azokarako prestatuko dituen pintxoak zelan egin irakatsi die herritarrei tailerrean. Apetitua zabaltzen edukiko du batek baino gehiagok. Ez daukate asko itxaron beharrik, datorren zapatuan zabalduko ditu -eta ateak, 10:00etan.

Baina etzi jai giroan egongo da herria. Izan ere, «jai alternatiboa» antolatu du Gazte Asanbladak. Eta ofizialki, azokak dirauen bitartean hasiko dituzte aurtengo sangregorioak. Kaxero Gaupaseroren jaitsierak iragarriko ditu maiatzaren 17ra arte iraungo duten jaiak. Orain arte Gazte Asanbladak antolatu izan du, baina Jai Batzordearen egitarauan sartu dute aurten. «Indar gehiago eman nahi diogu», azaldu dute. Udaletxeko balkoitik izaten da jaitsiera, eta «alkateak edo nor edo nork» pregoia irakurriko du.

Horregaz zein antolatutako egitarauagaz jaietan herritarren parte-hartzea handitzea daukate helburu Jai Batzordekoek. «Ea lortzen dugun». Aurtengo berrikun- tzen artean, egitarau ofizialean, bi herri bazkari daude. Bata datorren domekan izango da, tortilla eta paella txapelketaren ondoren egingo dena; eta bestea, maiatzaren 10ean. Sagardotegi ibiltaria ere bazkariagaz batera ibiliko dela iragarri dute.

Aurten, herri kirolik ez

Horrez gain, orain arte sanpedroetan egin izan duten Mus eta Briska Txapelketa datozen jaietarako antolatu dute. Ostera, azken urteetan San Gregorio Egunez egin izan den herri kirol ikuskizunik ez da egongo aurten. Horren ordez, egurragaz irudiak egiten dituztenak ariko dira plazan. «Berezia izango da», iragarri dute antolatzaileek.

 

gazteei jaira batzeko deia egin diete gazte asanbladakoek



Herriko jaiak iragartzen dituzten kartelak-eta ipintzen hasiko dute gazteek eguna barikuan. «Jai egun alternatiboa» antolatu dute. «Hiru urte edo izango dira gazteontzako egun bat antolatzen hasi ginela», esan dute. Hasieran, Gazte Eguna antolatzen zuten, baina iaz egun hori jaietatik kanpora ospatzea erabaki zuten, eta jaietan «egun alternatibo» bat antolatzea. Aurten, gainera, «hutsune bat» dagoela igarri dute: «Barikurako ez da ezer antolatu, eta guk zer edo zer egitea pentsatu genuen».

Batez ere, herriko gazteei zuzendutako eguna dela azaldu dute asanbladakoek. «Inguruko herrietakoak ere etor daitezke, jakina, baina herritarrak nahi ditugu animatu», esan dute.

14:30ean egingo dute bazkaria, eta izena aurretik eman behar dela gogoratu nahi izan dute gazteek, zenbat prestatu aurretik jakiteko. «Nahikoa da Gazte Asanbladako baten bati esatea», zehaztu dute.

Barikuan ez eze, gainerako jai egunetan ere parte hartzeko deia egin diete gazteei.



 

egitaraua



Maiatzak 2, barikua

11:00. Herri apainketa.

14:30. Herri bazkaria.

Ostean. Triki-bertso-poteoa Gorka Ostolaza Potxis, Miren Amuriza eta Xabier Astigarraga bertsolariekin.

23:00. Kontzertua: Akatu, Feos pero majos eta Jake mate taldeekin.

Maiatzak 3, zapatua

10:00. Azoka.

12:30. Kaxero Gaupaseroren jaitsiera eta txupinazoa, txarangak lagunduta.

15:30. XXVII. afizionatu mailako txirrindulari lasterketa. San Gregorio Saria-Euskaldun Torneoa.

23:00. Erromeria Luhartz taldeagaz.

Maiatzak 4, domeka

12:30. Naiara eta Eneritz trikitilariak.

14:00. Paella eta tortilla txapelketa.

Ondoren. Herri bazkaria.

16:00. Ludoteka puzgarria.

17:00. Erdizka Lauetan taldea.

Maiatzak 8, eguena

22:30. Oskorriren Pub Ibiltaria kontzertua.

Maiatzak 9, barikua

12:00. Meza nagusia.

12:30. Herriko trikitilarien kalejira.

13:00. Serratoki Herri Kirol Taldea.

17:30. Umeen jolasak.

18:00. Mus eta briska txapelketa.

18:30. Gorriti Show-a.

22:00. Play back txapelketa.

23:00. Erromeria Lisker taldeagaz.

Maiatzak 10, zapatua

14:30. Herri bazkaria. Sagardotegi ibiltaria.

18:00. Bertso saioa. Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi eta Xabier Paia.

23:00. Rock kontzertua: Hesian, Legen Beltza eta EH Sukarra taldeekin.

Ondoren. Erromeria Tximeleta taldeagaz.

Maiatzak 11, domeka

16:30. San Gregorio Zesta Txapelketa.

20:00. Ipuin kontalaria.

Maiatzak 17, zapatua

09:30. Mountain Bike Martxa plazatik irtenda.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ERAKUSKETA


LEKEITIO, Kultur etxeko Eskolape erakusketa gelan - 2008-11-11

MUSIKA KONTZERTUA

SANTA ZEZILIA EGUNEKO KONTZERTUA
MARKINA-XEMEIN, Kontzekupean - 2008-11-20

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.