Edukira joan

EAJko auzitegiak berretsi egin du herriko hautetsiak alderditik botatzea

Politika

Alderdiko iturriek jakin eragin dutenez, erabakia ez da «behin betikoa», eta errekurtsoa aurkeztu ahalko da.

L. IBAIBARRIAGA

Iazko abenduan hartutako erabakiagaz bat etorri da berriro ere EAJren auzitegia.

Hartara, Aitor Maruri alkate ohia, Miren Urresti, Maria Dolores Etxano, Jose Anton Urresti, Miren Solabarrieta eta Juan Mari Etxaburu alderditik botatzeko erabakiagaz aurrera egin dute.

Alderdiko iturriek jakin eragin dutenez, eta azken orduetan beste komunikabide batzuetan agertutako informazioaren kontran ¬El Correo¬ «erabakia ez da behin betikoa, eta errekurtsoa aurkezteko aukera dago».

Azkenengo albisteen aurrean, adierazpenik ez dute egin nahi izan ez Ondarroako Uri Buru Batzarreko kideek, ez eta alderditik bota nahi dituzten hautetsiek ere.

Iazko udal hauteskundeen ostean, EAJko bederatzi hautetsik egin zieten uko zinegotzi aktei. Haietatik hiru independenteak.

Felix Aranbarri lehen ere herriko alkate izana jarri zen orduan Udaleko Kudeaketa Batzordeko buru eta Miren Josune Ariztondo Euskadi Buru Batzarreko ordungo idazkaria ¬gaur egun Kultura diputatua¬ ordezko.

Azken erabakia, esku askotan

EAJko Galdakaoko afiliatu batek «desobedientziagatik» sartutako salaketaren ondorioz etorri zen EAJko epaimahaiak abenduan martxan ipinitako auzia. Erabakia irmoa izateko Lurraldeko Auzitegian eta Nazio Mailako Auzitegian berretsi beharra zegoela jakin eragin zuten orduan.

EAJren Lurraldeko Auzitegiak kanporaketa eskariagaz ez zeukala zerikusirik argitu nahi izan zuen albistea ezagutu zenean. EBBeko lehendakari Urkulluk, bere aldetik, espedientatutako hautetsiei gonbitea egin zien gestoraren bitartez politikan parte har zezaten.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ERAKUSKETA


LEKEITIO, Kultur etxeko Eskolape erakusketa gelan - 2008-11-11

DEIALDIAK

Artibai FT-Athletic-Real Sociedad hirukoa
MARKINA-XEMEIN, Barroeta Futbol Zelaian - 2008-11-20

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.