
Augustin Zubikarai sariek jabea daukate, diploma eta aldizkari itxuran; Kofradia Zaharreko bigarren solairua testigu, Leire Bilbao eta Ana Urkiza idazleek letraz jantzi dute aretoa, ipuinik ipuin.
Letren atzeko istorioak
larraitz ibaibarriaga
Leire Bilbaok eta Ana Urkizak hartu zuten herenegun Kofradia Zaharreko atrila. XII. Augustin Zubikarai Ipuin Lehiaketa hizpide, sariak banatu ziren. Ondoan, mahaian jesarrita, Beatriz Zubikarai ¬Augustin Zubikarairen alaba¬, Felix Aranbarri udalburua eta Miren Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatua zeuden.
Aretoa bete-bete eginda zegoen 19:00ak ailegatu orduko. Irabazleek eta haien guraso eta irakasleek hartu zituzten aulkiak, harro. Irabazleak ¬aulkietan jesarrita batzuk eta aretoaren azken lerroan zutik gehienak¬ urduri xamar zeuden, irribarreak partekatzen.
Saio xumean, Augustin Zubikarairen berbak ekarri zituzten gogora, hark bere ibilbide luzean egindako beharra eta euskararekiko zeukan maitasuna eta konpromiso irmoa. «Euskaraz idazten hasi eta jarraituko duten euskal idazleak ezagutzea eta bultzatzea zuen helburuetako bat Augustinek, eta kezka horri erantzun bat emateko bide bat da gaur hemen egingo duguna».
Bat-batean hiru estralurtar irten ziren, eta haurrak ezkutatu egin ziren beldurraren beldurrez. Orduan estralurtak batek esan zuen: lasai, ez beldurrik izan, zuen lagunak gara! Irati Azkarate Beitiaren ipuin fantastikoaren berbek eman zioten hasiera diploma banaketari. Hari segi egin zioten gainerako hamabi sarituen kontakizunek.
Diploma bana jaso zuten, txalo zaparradak tarteko.
Jon Bedialauneta Sevillaren Bizitasuna galduz ipuinak itxi zuen ekitaldia. Bera izan da Lea-Artibai Sailean irabazlea. Sail horretan, gainera, aitamen berezi bi ere egin zituzten Urkizak eta Bilbaok: Tania Laño Calderoni eta Beñat Lasarte Akarregiri.
19:30. Kofradia Zaharretik sarituen ipuinak biltzen dituen aldizkaria besopean atera dira guztiak.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
DEIALDIAK
Euskal preso eta iheslarien aldeko afaria, Txarri boda
MARKINA-XEMEIN, Lea Artibai Ikastetxeko jantokian - 2008-11-20
ERAKUSKETA
Motorren erakusketa
MARKINA-XEMEIN, Uhagonen - 2008-11-21
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.