Edukira joan

Maiatzaren 1ean ezer ez daukala ospatzeko adierazi du Segik

«Dena eros eta saldu» daitekeela salatu du, eta egoerari aurre egiteko «indarrak kontzentratzea» beharrezkotzat ikusten du.

e. burgaña

Ez atzoko egunez ezta maiatzaren 1ean ere, Segik esan du ez dagoela ezer ospatzeko. «Sistema kapitalista pratriarkalak langile klasea zapaltzen du egunero. Langileriak urteetan izerdi eta odolarekin lortutako eskubideekin amaitzen ari dira».

«Gutxi batzuk aberasten diren bitartean, gehiengoa, eta bereziki gazteria, miserian murgiltzen gara», gehitu du. «Euskal Herrian, burgesiak poltsikoak betetzen dituzte beren sasi negozioekin; bitartean, langile klaseko gazteria explotatua gara, eta gure eskubideak ukatuak izaten jarraitzen dute. Prekarietatea da miseria honen oinarria: ett-ak, ordu extrak, kontratu gabeko lanak, segurtasun neurriak betetzen ez dituzten lanpostuak, soldata miserableak, etxebizitzaren arazoa...».

«Dena eros eta sal» daitekeela ere salatu du Segik: «Eta nola ez, gure eskubideak, bizitzeko ezinbestekoak ditugun elementuak (etxebizitza, hezkuntza, kultura...) ez dira merkatu horretatik kanpo gelditzen. Prekarietatera kondenatzen gaituzte, eta prekarietateak hiltzen gaitu. Gurekin aberastu nahi dute, gu erailtzen, proiektu txikitzaile ezberdinen bitartez (aht-a, sahiesbidea, super portua) amalurra txikitu eta etekin gordinak lortu nahi dituztelarik».

Euskal Herrian sistema horren «zaindariak» EAJ eta UPN direla dio Segik: «Estatu espainolarekin sinatu dituzten eta sinatuko dituzten iruzur berriekin, egoeraren kudeatzaile zuzenak dira. Beharrezkoa da beraz ondo azaleratzea botere ekonomikoa eta politikoaren arteko lotura zuzena».

Indarrak kontzentratzea beharrezkotzat jotzen du Segik. Desoreka egin beharra dagoela esan du. Apirilak 26an, Biarritzen, «higiezinen ugazaba jauntxoak batzen direla aprobetxatuta», etxebizitzaren arazoari ikuspegi nazionala ematen ahalegindu ziren. Lan Osasunaren Egunean ere «eduki dutela zer salatu» esan dute. Eta batez ere, maiatzaren 1ean kalera irteteko deia egin die gazteei. «Iruñeako manifestaziora joan behar dugu».

Izan ere, langile klasearen zati izateaz harro daudela azaleratu du: «Hori argi esan nahi diegu gure eskubideekin jolastu eta aberasten direnei». «Harrotasun» hori, modu bakarrean erakus dezaketela uste dute; «borrokatzen, sistemak sortzen dituen injustiziei erantzuten».



 


Lan Osasunaren Eguna «heriotzaren eguna» dela salatu du LABek

Ekonomia

Ordubeteko lanuztea egin dute, eta lortutako erantzuna «beste mundukoa izan ez bada ere», pozik dago sindikatua.

edurne burgaña



Lan Osasunaren Egunean kalera irteteko deia egin zuen atzo LABek. «Deialdia nazionala izan da eta lanuztea guk bakarrik deitu dugu, eta hala ere, mantendu egin da». Beraz, erantzuna positiboa izan zela esan du sindikatu abertzaleak. «Erantzuna ez da izan beste mundukoa, baina bagenekien horrela izango zela, LAB izan delako deitzaile bakarra».

LABen arabera, Ondarroan 30 lagunek egin zuten lanuztea, eta Lekeition beste 40k. Gainera, eskualdeko hainbat enpresek ere deialdiagaz bat egin zutela adierazi du.

Sindikatuaren asmoa «eguna indartzea» zela ere azaldu du. «Eguna indartu nahi genuen enpresetan gaiari buruz berba egiteko. Eta hori lortu dugu. Eskualdeko deia egin dugu, eta enpresa askotara ailegatu da. Horregaz pozik gaude», esan dute.

«Momentuz, 30 hildako»

Apirilaren 28ari, Lan Osasunaren Nazioarteko Egunari, «heriotzaren eguna» deitu dio LABek. Gogoratu du iaz 125 behargin hil zirela lan istripuetan, eta aurten, apirilerako 30 direla hildakoak. «Zer gehiago behar dugu mugi gaitezen?», esan du.

«Hilketa bortitzak» asko direla diote gizartean, eta denek daukatela zergatia, baina tratua ez dela bera. «Ez zaie tratu berdina ematen gaur egungo politikoen eta instituzioen aldetik», salatu zuten.

Sindikatu abertzalearen ustez, horrelako «hilketak» estatistika bihurtzen dituzte politikariek eta instituzioek. «Gizarte neoliberal-kapitalista hau bultzatzen ari direnek daukate erantzukizuna hilketa bortitz horietan guztietan». «Beharginek bizia arriskuan ipintzen dute soldata irabazteko».





 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ERAKUSKETA


LEKEITIO, Kultur etxeko Eskolape erakusketa gelan - 2008-11-11

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Finala
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.