
Hiru egunez egon da zabalik Musika Eskolaren ibilbide luzea irudikatzen duen erakusketa; herritar askoren bisita jaso eta gero, jai giroan itxi dituzte erakusketaren ateak, txistulari eta guzti.
Musika noten oroitzapenak
asier alkorta
Musikak momentuak markatzen ei ditu, eta musika entzunaz, bizitakoa gogora ekartzen dute askok. Izan ere, nahikoa da musika nota bat entzutea iraganeko argazkiak burutik pasatzen ikusteko. Aulestin, ondo baino hobeto gogora ekarri dituzte musikaren baitan urte luzeetan egin duten beharra. Musika Eskolak 25 urte baino gehiagoko ibilbidea irudikatzen duen erakusketa zabalik eduki du, eta aulestiarrek ezin izan dute etxean geratu. Herenegun itxi zuten erakusteka, jai giroan.
Hiru egunez egon da musika noten baitan egindako erakusketa hori zabalik, eta ordutik, herritar asko joan dira lehengo argazki zaharrak ikusi eta urteetan atzera eginaz, beraiek bizitakoa gogoratzeko asmoz.
Kepa Ibarra soinujolea eta Pio Zesteruena dultzaineroen argazkiekin hasi zen erakusketa, eta Musika Eskolaren ibilbideko errepasoa egiten zuen proiekzioagaz amaitu. Tartean, herriak musikagaz bizitako momentu asko azaltzen ziren argazkietan eta atriletan ipinitako azalpen orrietan. Argazkiak ez ezik, musika tresnak ere ikusgai egon dira.
Herriko txikienek ondo baino hobeto jakin dute aukera hori aprobetxatzen, eta egunero ibili dira bertatik. Musika tresnak egiteko txokoa eduki dute, musikagaz jolasteko balio zuen ordenagailu baten alboan.
Herenegun, erakusketaren ateak zarratzeko, txistu ikasleek hiru kanta jo zituzten. Txistuak kanta folklorikoak baino gehiago jotzeko balio duela erakutsi zuten aretoan batutako jendetzaren aurrean.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
HITZALDIA
Euskara: iragana, oraina eta geroa; kontseiluak 10 urte
ETXEBARRIA, Udaletxean. Hizlaria: ARITZ ZUBIATE - 2008-11-21
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.