Edukira joan

Ardi ilea, eskuetatik oinetara

Berriatua

Ardi lanazko galtzerdiak egiten ditu Maria Malasetxebarriak Ibarreta baserrian; gutxi dira gaur egun behar horretan dihardutenak.

leire akarregi

Elizburuko zelaietan solte dabiltzan ardiak makinatxo bat hanka berotutakoak dira. Sanjoan bueltan mozten diete ilea Maria Malasetxebarriak eta haren senarrak. Gerora, galtzerdi epel bihurtzen du Ibarretakoak ile hori.

Amumak erakutsi zion Mariari ardi lanazko galtzerdiak eskuz egiten. «13 urte nituenerako egiten nituen; hari begira ikasi nuen», azaldu du berriatuarrak. «Pazientzia handia eta lepoko minen bat edo beste» exijitzen dion arren, gustura egiten duen beharra dela dio.

Ardiei ilea moztuta hasten da prozesua. Ardi ile zati bat eskuan hartu eta apurka-apurka zabaldu egiten du Mariak, mimo handiz. Orduantxe hasten da beharreko bigarren zatia.

Ilea gardatzen

Goruagaz ilea gardatzen hasten da orduan Maria, eta behin hori eginda, atalik gogorrena ailegatzen da. «Haria egitea da nire ustez prozesuko zatirik gaitzena, edo zer edo zelan esateko, gogorrena», azaldudu. «Ardatzean pilatzen joaten naiz haria, baina tiratu egin behar zaio, eta lepoa okertuta amaitzen dudanez, min hartzen dut askotan».

Haritik galtzerdira

Ardatzean hartzen duen hari guztia harilean batzen du Elizburukoak gero. Atzamar totoloa erdian ipinita egiten du, amumak erakutsi modura.

Eta azken-azkenik, galtzerdiak jostea dator. Hariletik, orratzekin ematen die forma Berriatukoak, eta galtzerdi eder eta esklusiboetan bihurtzen du zelaiko ardiaren ilea. «Ardi bakoitzak ile kolore ezberdina dauka; galtzerdi bakoitza, beraz, ezberdina izaten da», adierazi du.

Enkarguz egiten ditu Mariak galtzerdiak. Baserrietarako lehen, baserritar mozorrotzeko orain... Ardi lanazko galtzerdien erabilera aldatu egin da, gizartea aldatu ahala. Horiek egiteko modua, ostera, mantendu egin du Elizburukoak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

TAILERRA


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

ERAKUSKETA


LEKEITIO, Kultur etxeko Eskolape erakusketa gelan - 2008-11-11

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.