Edukira joan

jose mari zubizarreta ð- Mantenimenduko behargina

«Hemen herri guztia lehertzeko besteko armamentua gordetzen zen»

Etxebarria

Lehen morteroak eta bazokak egiten zituen leku berean, Esperanzan, mantenimendu lanak egiten ditu orain dela hamaika urtetik hona.

maribi ugarteburu

Mutrikun jaioa den arren, lau urte zituenetik Etxebarrian bizi izan da Jose Mari Zubizarreta (1951), eta gainera, erratuta-edo, hangotzat inskribatu zuten lehenengo bider karneta egin zuenean. Etxebarritarra, beraz. Lea Artibai Ikastetxean joan den hamaika urteotan ibilitakoek ondo ezagutuko dute bere aurpegia. Denetariko lanak egitea egokitu zaio bertan. Izan ere, operario edo mantenimendu lako berben azpian horixe baitago: denetariko zereginak.

Esperanza eraikinean daukazue mantenimenduko bulegoa. Esperanzan, baina, lehenago ere ibili zinen beharrean.

Hogei urte baino ez!

Zer egiten zenuen orduan?

Morteroak, granadak, armak... Beldur handirik barik. Pentsa, hemen herri guztia lehertzeko besteko armamentua gordetzen zen. Jende pilo handia genbiltzan hemen beharrean, erreleboka.

Zenbat behargin zineten ba?

Ez dakit seguru; beharbada 300 bat izango ginen garai batean. Gero hasi zen gauza gero eta beherago joaten, zarratu zuten arte. 43 urtegaz langabezian geratu nintzen.

Adin txarra lan bila ibiltzeko...

Bai horixe. Lantzean leku batean ibili nintzen, batean hilabete, bestean bi, hurrengoan bost... Gero hemen ikastetxeko zaintza egiteko deitu ninduten.

Pentsatu zenuen inoiz ostera ere Esperanzanean egingo zenuela beharra?

Ezta gutxiagorik ere!

Mantenimendukoak zer zarete: edozertarako mutilak? Ofizio askotarikoak?

Erdarazko esaerak dioena: Ofizio askoko gizona, pobre segurua! [barrez].

Zaindari, lorazain, arotz, elektrizizta, iturgin...

Beno, ni hasieran hartu ninduten belarra ebaki, ateak itxi eta eskola zaintzeko. Hasieran jardun erdira nengoen. Gero, apurka, denetatik egiten joan gara. Ateak direla, teilatuan zer edo zer dagoela... Mantenimendu berbak berak esaten du, beti dago zer edo zer.

Kanpoko beharra ala barrukoa?

Belardia zaintzen dut, baina apur bat lagata ere inoiz edukitzen dut; beti egoten da lehenagoko zereginen bat barruan.

Ateak zarratuz amaitzen duzu eguneko jarduna?

Ikastetxeko eta Esperanzako gela guztietatik pasatzen naiz, banan banan, ateak eta leihoak zarratuta eta argiak amatatuta dauden ikusten.

Inoiz eduki duzu ezustekoren bat?

Pelikulako kasuak eduki ditut nik hemen. Inoiz goizaldean alarmak jo, eta ertzainekin batera norbera etorri hona, eta euren aurretik joan behar, argiak pizten... Eta eurek armak kargatzen atzean, krik-krak. Egoera txarrak, benetan... Zaindari modura ibiltzea oso desatsegina zen; garai baten berton inguruan gauez batzen ziren gazte batzuek ere edozer esaten zidaten. Beno, behar guztiek dute euren alde txarra. Hori zen nirea: automobila ere urraduraz beteta laga izan didate... Neu banintz legez hemengo nagusia! Baina, tira, orohar lan polita da gurea, oso entretenitua delako.

Erretiroagaz pentsatzen?

Ezer ematen badidate, behintzat, 60 urtegaz erretiroa hartzeko esperantza daukat. Hamabost urte egiteko nengoela hasi nintzen tailerrean, eta nahikoa egin dut!

Erretiroa hartutakoan zer? Mendian ibili?

Asko gustatzen zait mendia. Orain ere ahal dudan guztietan joaten naiz ibilaldi neurtuetara, edo geure kabuz joaten gara mendira, hara eta hona. Hori bai egingo dudala; eta ortuan ere gustura ibiliko naiz. Denbora zelan pasatu pentsatzeak ez dit beldurrik ematen!

Sasoian zaude oraindik mendirako, orduan.

Oinez ibiltzen, horretantxe moldatzen naiz ondoen. Laster Tolosa-Tolosa hamalau orduko mendi martxan hartuko dut parte.

Gustuko txoko bat?

Urregarai eta Bedartzandi.



 


 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ERAKUSKETA


LEKEITIO, Kultur etxeko Eskolape erakusketa gelan - 2008-11-11

DEIALDIAK

Artibai FT-Athletic-Real Sociedad hirukoa
MARKINA-XEMEIN, Barroeta Futbol Zelaian - 2008-11-20

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.