Edukira joan

Gazteentzako udako bidaien eskaintza zabalik dago

Gizartea

14 urtetik 30 urtera artekoek eman dezakete izena Lekeitio edo Ondarroako gazte bulegoetan.

leire akarregi

Euskal Herrian, Espainian, Eskozian, Bavarian (Alemania) edo Bretainian (Frantziar estatua) uda pasatzea aukeran daukate 14 urtetik 30 urtera arteko gazteek. Urtero-urtero Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen dituen bidaien gaineko informazioa gazteen eskura ipini dute Ondarroako eta Lekeitioko gazte bulegoek.

Horrenbestez, Uda Gaztea programaren barruan, 14 urtetik 17 urtera arteko gazteek Amaiur (Nafarroa), Bertiz (Nafarroa), Plentzia (Bizkaia) eta Urduña (Bizkaia) herrien artean uda pasatzea aukeran daukate. 16 eta 17 urtekoek Bidarrai (Behe Nafarroa), Guara (Huesca, Espainia), Isaba (Nafarroa) edo Urdaibaira(Bizkaia) bidaiatu ahal izango dute.

18tik 30era artekoak

Eskozia, Bavaria edo Bretainia ezagutzea dute aukeran 18 urtetik 30 urtera arteko gazteek. Ekainaren 29tik uztailaren 12ra eta uztailaren 13tik 26ra, txanda bi egongo dira Eskoziarako. Bavariako bidaia abuztuaren 7tik 22ra egingo dute eta Bretainiara uztailaren 5etik 19ra.

Udalekuotan parte hartu nahi duten gazteek Lekeitio edo Ondarroako gazte bulegoan eman behar dute izena maiatzaren 5a orduko, edo www. bizkaia.net/gazteria web orrialdean sartuta. Bidaion gaineko informazio gehiago jasotzeko, berriz, 94-683 33 89 edo 94-624 35 91 telefono zenbakietara dei dezaketela argitu dute gazte bulegoetan.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.