Edukira joan

Aurrekontuetan arlo soziala ez dela islatzen salatu du EAE-ANVk

Ziortza-Bolibar

Besteak beste, euskara, etxebizitza, gazteria, kirola eta umeei begirako inbertsioak egin behar direla esan du.

asier alkorta

Udalak onartu zituen aurrekontuetan herriak arlo sozialean dituen premiak ez direla islatzen eta horrek herrian «hutsunea» eragiten duela salatu du EAE-ANVk. Herritarren iritziak kontuan hartuta, Ziortza-Bolibarrek dituen premiak zerrendatu dituzte, besteak beste, «herriko kultura sustatzeko eta herria bizirik mantentzeko».

Onartu ziren aurrekontuetan demokraziarik ez zela egon salatu zuten duela astebete ezker abertzalekoek. Orain, herriak dituen premiak zeintzuk diren zehaztu nahi izan dute, «herriaren etorkizuna bermatzeko».

Etxebizitza hutsak herrian

Lehenik eta behin, etxebizitzaren alorra jorratu nahi izan du EAEk. «Udalak herrian hutsik ditu zenbait etxe, eta horiek baldintza egokian ipini eta alokairuan jartzea ondo legoke. Horrela, gazteek edota familiek aukera izango lukete berton bizitzeko». Euren esanetan, herrian dauden etxe guztietatik %28 hutsik daude. «Udalak zer edo zer egin beharko luke; etxe pribatuen jabeekin tratuak egiten ahalegindu daiteke, esate baterako».

Euskararen alorrean ere zer egina badagoela uste dute. «Udalak ez du zehaztu euskararen normalizazioa bultzatzeko bideratu diren egitasmoetan zenbat diru erabiliko duen». HITZAri eman beharreko diru laguntza ere ez dela zehaztu salatu dute, alor berean inbertsio gehiago egiteko premiak zehazteagaz batera: «Euskararen ezagutza ziurtatzeko, euskara doan ikasteko diru laguntzak eman beharko lituzke Udalak, eta Lea-ArtiBAI Euskarari ere ez legoke txarto diruz laguntzea, lan polita egiten dute eta».

Umeentzako eskaintza

Herriko premien tartean sartu ditu EAEk auzuneetako inbertsioak ere. «Horiek lehentasuna daukate. Edukiontziak, argiteria, errepideak, ur horniketa eta beste gauza asko errepasatu behar dira auzuneetan. Herriko bazterrak bizitu eta egoki jarri behar ditu Udalak». EAEkoen berbetan, garraio publikoa eskuragarri ipintzea ere ona litzateke auzuneetako bizilagunentzat.

Bestetik, herriak kulturgune baten falta duela azaldu dute. «Kulturgunea ez ezik, ludoteka bat ere beharrezkoa litzateke». Izan ere, herriko etorkizuna bermatzeko umeei begira inbertsioak egin behar direla azpimarratu dute. «Jolasguneak egokitu behar dira, Elizaldekoa, esate baterako». Bide beretik, etorkizunera begira, Udalak eskolaren aukera aztertu beharko lukeela adierazi dute. «Gutxieneko ume kopurua dagoenerako azpiegitura prest edukitzea komenigarria litzateke», zehaztu nahi izan dute.

Gazteria eta kirol esparruan ere ekimenak bideratzea proposatu diote EAEkoek Udalari. «Gazte politikaren beharra dauka herriak, eta kirol eskaintza ere zabaldu egin behar da; frontoia gauza askotarako erabil daiteke».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.