Edukira joan

Elkarretaratzeak deitu ditu Udalbiltzak udaletxe aurreetan, martitzenerako

Politika

Udalbiltzaren kontrako auziaren bosgarren urteurrena da martitzenean; kalera irteteko eskatu dute.

irati urberuaga

Martitzenean beteko dira bost urte Udalbiltzaren kontrako auzia hasi zenetik. Hori dela eta, ekimenak antolatu ditu Udalbiltzak berak biharko eta urteurren egunerako.

Ekimenekin, «orduko erasoa gogoratu eta gaur egungo egoera salatu» nahi dituzte. Bihar, nazio ekitaldia egingo dute Oiartzungo (Gipuzkoa) udaletxeko areto nagusian, 12:00etan, eta auzipetuak ¬tartean dira Loren Arkotxa eta Maribi Ugarteburu¬, Udalbiltzako hautetsiak ¬ohiak eta oraingoak¬, sindikatuak eta gizarte eta kultur eragileak bertan egongo dira.

Euskal Herri mailako ekitaldi horretaz gainera, herriz herri ere mugitzeko deia egin die Udalbiltzak «Euskal Herria aintzat hartzen duten eta Udalbiltzaren alde dauden hautetsi eta hautetsi ohi guztiei» eta euskal herritarrei, orokorrean. 20:00etan elkarretaratzean batuko dira herrietako udaletxe aurreetan, Bai Udalbiltzari, Bai Euskal Herriari lelopean.

Ordukoak gogoratzen

Ekimenen helburua «behar politiko hutsa egiteagatik» inputatuta dauden eta zigor arriskua daukaten 22 laguni elkartasuna ematea dela adierazi dute. «Ilegalizatu nahi duten Udalbiltza nazio instituzioa dela defendatu behar dugu, eta udal oinarriko gure instituzioari errespetu osoa exijitu», zehaztu dute.

2003ko apirilaren 29an, Madrilgo Auzitegi Nazionalak aginduta, hamahiru pertsona atxilotu eta espetxeratu zituzten. Udalbiltzak Astigarragan, Iruñean eta Bilbon zituen egoitzetan sartu zen Polizia Nazionala. Bertan zegoen materiala eurekin eroan zuten, egoitzak prezintatu egin zituzten eta kontu korronteak blokeatu. Udalbiltzakoek gogoratzen dutenez, «Zuberoan garapen egitasmoak bultzatzeko herritarrengandik bildutako 400.000 euroak lapurtu eta Udalbiltzari eta Euskal garapen eta Kohesio Fondoari suspentsioa ezarri zioten».

Horren guztiaren helburua «nazio eraikuntzan, udalen arteko elkartasunean emandako pausoak geldiaraztea» dela esan dute. «Desitxuratu egin nahi dute izaera instituzionala, herri eta udalen oinarria dela izkutatu nahi dute».

Epaiketaren zain daude orain.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.