
Ondarroa-Ondarroa iraupen luzeko ibilaldia egingo da domekan
Kirola
60 kilometroko ibilbidea egin beharko dute partaideek Ondarroako Zaldupe futbol Zelaitik irtenda.
eider mugartegi
Artibai Mendigoizale taldeak XIX. Ondarroa-Ondarroa, 14 orduko ibilaldia antolatu du domekarako. Ondarroatik irten eta Santa Eufemi, Oiz, Urko eta Max-Kalamua mendiak igo beharko dituzte parte-hartzaileek.
Goizeko seiretan hasiko da ibilaldia Zaldupe futbol zelaitik, eta Ondarroara buelta arratsaldeko zortziretarako aurreikusita dago. Lea-Artibai eta Mutrikuko bideetatik ibiliko dira partaideak, eta lau mendi igo beharko dituzte. Denetara, 2.000 metroko malda izango dute.
Ez da beharrezkoa aurretiaz izena ematea, hala ere, ibilaldiak duen sailtasunagatik, prestaketa fisiko ona izatea beharrezkoa dela adierazi dute antolatzaileek. Alde batetik, ibilbidea ez da seinaleztatuta egongo, eta ez da egongo ez kontrolik ez hornidura gunerik. Bestalde, gidari bat egongo da, ibilbidea hamalau ordu inguruan egingo duena. Baina azkarrago edo motelago doazenek bere kabuz joan beharko dut, baita erretiratzea erabakitzen dutenek ere.
Ibilbidea ondokoa izango da: Ondarroa-Asterrika auzoa-Milloi mendatea-Txepetxabixe baserria-Santa Eufemiko zelaia-Lekoiz mendatea-Zeinke auzoa-Gontzugarai mendatea-Kortaguren baserria-Oiz (1.029m)-Trabakua mendatea-Asuntze baserria-Urko (793m)-Ixua mendatea -Max-kalamua (768m)- San Miguel mendatea-Arnoate baserria-Armetxa baserria-Moka-Ondarroa.
Lau atsedenaldi hartuko dira: bi 15 minutukoak¬Santa Eufemin eta Arnoaten¬, eta beste biak, ordu erdikoak¬Trabakuan eta Ixuan¬.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.