Edukira joan

Fischer Zirkua sortu zenetik hona, famili horretako lau belaunaldi pasatu dira bertatik; orain, Ralf Fischer eta bere familia, ohiturari jarraiki, Euskal Herriko herri txikietan ibiltzen da ikuskizunak eskaintzen.

Familiarteko zirku txikia

asier alkorta

Bi ahate, zazpi antzar eta ahuntz bat. Animaliak dira, bai, baina guztiek batera lantalde bat osatzen dute. Eta Ralf Fischer frantziarraren lankideak dira. Arraroa badirudi ere, horrelaxe da. Izan ere, Fischerrek eta animaliek egunero batera behar egiten dute euren zirkoan; Euskal Herrian barrena ibiltzen dira. Orain, Lea-Artibai eta Mutrikura ailegatu dira, eta familiarteko ikuskizun bikaina eskaintzen dihardute herriz herri.

Duela urte asko, zirkuarenganako zaletasuna zuen familia frantsez batek bere ametsa errealitate bilakatu nahi izan zuen, eta asmo horri jarraituz, zirku berezi bat sortu zuen. «Ez gara profesionalak, baina lanbide hau atsegin dugu, eta gustura aritzen gara», adierazi du Fischer Zirkuko kide den Ralf Fischerrek. Gaur egun, bera eta bere familiak daroate zirkua; hala eta ere, aurretik belaunaldi asko daudela azaldu du. «Zirku honetatik nire familiako lau belaunaldi pasatu dira. Nik nire aitarengandik ikasi nuen eta hark bere aitarengandik; gustura behar egiten dugu familiartean».

Bere emazte eta seme-alabekin Euskal Herriko herri txikiak bisitatzen ibiltzen da Fischer, martxotik urria bukaera arte.

Ohiko zirku handien aldean, ikuskizun alternatiboa eskaintzen du Fischer Zirkuak. «Ez dugu animalia ikusgarririk; baserrietan ikus daitezkeen animaliekin ibiltzen gara. Orekarien eta malabaren erakustaldia ere egiten dugu; ikuskizun biribila da gurea»

Egunotako ikuskizunak

Gauzak horrela, Fischer familia Baionan bizi ez denean, Euskal Herriko beste herrietan ibiltzen da, batetik bestera. «Herri txikietako giroa gustatzen zaigu; ikuslegoa hurbilago sentitzen dugu».

Joan den astean Markina-Xemeinen egon ziren eta martitzenean Berriatuan. Gaur, Aulestiko plazan egongo dira 18:15etatik aurrera. Mutrikura ere helduko dira: zapatuan 19:00etan eta domekan 18:00etan. Ordu eta hogei minutu irauten duen ikuskizuna ikusteko, umeek zazpi euro ordaindu beharko dute eta nagusiek bederatzi. Egunotan, beraz, herrian karpa handia ikusten dutenak ez daitezela harritu; Fischer Zirkua izango da.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.