Edukira joan

Pantxo Bedialaunetaren errezetak dakartza Berriatuko azokak estreinako

Berriatua

Maiatzaren 3an, 10:00etatik 14:00etara zabalduko ditu ateak aurtengo Nekazal eta Arrain Kontserba Azokak.

eider mugartegi

Berriatuko udaletxe aurreko plazak X. Nekazal eta Arrain Kontserba Azoka hartuko du maiatzaren 3an. Urtero legez, eskualdeko baserritar eta kontserbagileen produktuak erosteko eta dastatzeko aukera egongo da. Berrikuntza moduan, Pantxo Bedialauneta ondarrutar sukaldariak espreski azokarako egindako pintxoez gozatzeko aukera egongo da.

Lea-Artibai Amankomunazgoak Berriatuko Udalaren laguntzagaz antolatutako azoka 10:00etatik 14:00ak bitartean egongo da zabalik, eta produktuz betetako 42 postu izango ditu. Beste batzuen artean, Idiazabal izendapeneko gazta, ahuntz eta behi gazta, ogia, euskal pastela, txokolatea, ahate produktuak, kontserba begetalak eta arrain kontserbak aurkitu ahal izango dituzte azokara joaten direnek.

Eguerdi parterantz, berriz, Berriatuko azokako erreferente bihurtu diren eskualdeko arrain kontserba eta barazkiekin egindako pintxoak jarriko dituzte azokara doazenen eskura. Iaz, 1.500 pintxo banatu zituzten, eta aurten, eguraldiak laguntzen badu, aurreko urtekoa gainditu nahi dutela esan du Jesus Mari Sarasua Lea-Artibai Amankomunazgoko lehendakariak.

Pintxo berriak aukeran

Aurten, gainera, betiko pintxoez gainera, Pantxo Bedialaunetak Nekazal eta Arrain Kontserba Azokarako asmatutakoak ere jarriko dituzte aukeran. Bestalde, apirilaren 28an, 18:00etatik 21:00etara, azokan banatuko diren pintxoen errezetak lantzeko tailerra emango du Bedialaunetak Goixalde Elkartean. Tailerra herritarrei zuzenduta dago.

Guztira, lau pintxo mota prestatuko dituzte: bat antxoagaz egindakoa eta besteak, atunagaz. Pintxoak eskuratzeko, tikeak erosi behar dira azokan jarriko duten postu baten. Tikeak euro baten erosi ahal dira, eta bakoitzagaz bi pintxo hartzeko aukera egongo da. Horretaz gainera, eskualdeko sagardoa ere probatu ahalko da. Edalontzia erosi beharko da 3 eurotan, eta edalontzi horregaz bakoitzak nahi beste sagardo edan ahalko du.

Aurtengo azoka, gainera, San Gregorio Jaiekin lotuta dago, festak azokagaz hasiko dira eta. «Nahi duen guztia gonbidatuta dago azokara eta jaietako ekintza guztietara», gonbitea egin du Imanol Mugartegi Berriatuko alkateak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

DEIALDIAK

Argazki zaharren erakusketa
LEKEITIO, - 2008-11-25

ZINEMA


LEKEITIO, Ikusgarri zinema aretoa - 2008-12-06

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.