
Nahiz eta herri barruan gertatzen diren istripuak ekiditeko neurriak hartu, oraindik ere, istripu nahikoa egoten da; horren ondorio dira oinezkoen eta gidarien axolagabekeri edo hutsegiteak.
Gidari eta oinezkoen ardura
nerea bedialauneta<\#000>
Azkenaldi honetan herrietan dauden zebrabideak nahikoa buruhauste eragiten ari dira bai herritarrei eta baita bertoko agintariei ere. Batzuen ustez, zebrabide gutxi daude, besteen iritziz, ostera, zebrabide asko ez daude behar duten tokian. Ondarroako Itsasaurreko zubian, esate baterako, nahiz eta lehendik behetik iragotzeko bideak eduki, jendeak nahiago izaten zuen errepidetik pasatu. Beraz, Udal Kudeaketa Batzordeak zebrabideak ipini zituen. Baina zebrabide berriek nahikoa zer esan eragin dute bai oinezkoen artean, bai gidarien artean ere.
Horrez gain, zebrabide falta sumatu dute Ondarroako herritar askok. «Artabide kalean zebrabide gutxi daude, eta hori gutxi ez balitz, horietako askotan autoak aparkatuta egoten dira sarri-sarri. Eskerrak trafiko handiko gunea ez den...», dio kale horretako bizilagun batek. «Antiguako Ama eta San Ignazio kaleetan, adibidez, bi zebrabide aurki ditzakezu metro gutxiren barruan, baina herriko beste hainbat tokitan pintura bukatu zitzaiela ematen du», aipatu du beste herritar batek.
Alabaina, gure inguruotan hainbat motatako zebrabideak aurki ditzakegu: bizi guztian ezagututakoak, semaforodunak eta sakangunea dutenak. Aipatutako azken horiek, sekulako segurtasuna ematen diote oinezkoari, batez ere, duten altuerak ibilgailuak geldiarazten dituelako. Baina gidari profesional asko kexatzen dira horietaz. Anbulantzietako langileek barruan doazen gaixoentzat hainbesteko binbiliketa ez dela ona diote: «batez ere, larrialdi uneetan ospitalera ziztu bizian joan beharra dagoenean edo eta gaixoak dituen zauriengatik geldi-geldi eroan beharra dagoenean».<\#000>
ISTRIPU GEHIENAK HIRIBILDUAN GERTATZEN DIRA
HIRIGUNEAN gertatutako ISTRIPUAK HERRIZ HERRI
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.