Edukira joan

Komunikazio bideak eraikitzea helburu, gazteak batu egingo dira

Gizartea

Trukaketarako lekua izango da Gaztetxea bihar; 'Gazteak esnatzera goaz' lelopean, topaketak antolatu dituzte.

larraitz ibaibarriaga

Gazteen arteko komunikazioa elikatzea helburu, topaketak antolatu ditu biharko Ondarroako Gazte Asanbladak (OGA).

Izan ere, gazte mugimenduak batzen dituen taldeetan belaunaldi aldaketa eman da azkenengo urteetan, eta taldeek ez daukate elkarren berri «pixka bat lo geratu» izanagatik.

Hartu-emanei bidea egiten

Informazio gabezia horren jakitun, aspaldiko partez, bat egingo dute, besteak beste, asanbladako kideek, Mendebalekoek, ikasle mugimendukoek edota euskalgintzan beharrean dabiltzan gazteek. 200 gonbidapenetik gora banatu dituzte azken egunetan, ahalik eta talde gehien biltzeko.

Topaketok, gainera, Zoaztek Lurralde Plangintzaren inguruan prestatuta daukan eztabaidaren gainean jarduteko aukera eskainiko du. «Eztabaidan lantzeko zer edo zer proposatu nahi baduzu, Zoazteko edo Mendebaleko baten bat edo bategaz hartu-emanetan jartzea besterik ez dago», azaldu dute asanbladakoek.

Etorkizunerako erronka

Gazteak esnatzera goaz leloa hartuta, eta gazte mugimendua loratu dadin, esperientzia trukaketa «ezinbestekotzat» jotzen du asanbladak, sasoi bateko ekimen eta lorpenak gogoan. Hartara, dagoen ahalmena aprobetxatu egin behar dela iritzi diote, esperientziak partekatu eta belaunaldi berriei bidea egiteko.

Aurreko topaketak gogora ekarrita, barikukoa ere «giro politean» egingo dela ziurtatu dute, tertulia eta iritzi trukaketa tarteko.



 


Zine Kluba atzeratu egin dute

Kultura

Gazte topaketei lekua egiteko, biharko iragarrita zegoen pelikula atzera bota du asanbladak; hilaren 2an emango dute.

l. ibaibarriaga



Zine Klubak aste honetarako iragarrita zeukan film emanaldia bertan behera laga dute antolatzaileek, gazte topaketak tarteko.

Horrenbetez, maiatzaren 2an emango dute bihar ematekoa zuten El Hotel de los lios klasikoa.

Zine Klubaren antolatzaileek jakitera eman dutenez, azken pelikula klasikoa ematen dutenean ziklo berri bat ipiniko dute abantean. Maiatzaren 9an izango da hori, 22:30ean. Gainera, aste honetan ematekoa zen filma atzeratzeak ez du edukiko eraginik hurrengo zikloan ¬zehazteko dago¬, maiatzak bost asteburu izatean.







 

gazte topaketen egitaraua

Barikua, 25

20:20.

(Enkarteladaren ostean). Lurralde Plangintza (PTP) eta Kapitalismoa gaia ipiniko da mahai gainean. Gaiaren aurkezpena eta eztabaida, Gaztetxean.

21:30ak aldera.

Afaria. Gaztetxean eman behar da izena aurretik.

22:00ak aldera.

Gazte mugimenduaren azkenengo urtearen errepasoa egingo da, eta ostean, eztabaida.





 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

DEIALDIAK


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Finala
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.