Edukira joan

Urte osoko egitaraua prestatu dute Musika Eskolaren urteurrena ospatzeko; besteak beste, barikuan, eskolak izandako ibilbidea irudikatzen duen erakusketa zabalduko dute.

25 urte luzetan, musika zainetan

asier alkorta

Tragotxo bat hartu eta lagunartean abesten hasten ei ziren antzina Aulestiko bizilagunak. Tabernarik taberna, musika doinuen ohiartzunak herriko eta auzuneetako kale estuak pizten zituzten. «Garai onak haiek». Herritarrek ostera, ez dute ez ahaztu musikarenganako zaletasuna, eta urterik urte, musika jorratzen jarraitu dute; tabernetan, plazetan zein etxeetan, musika presente egon da beti. Urte hauetan guztietan, denetariko kantuak abestu izan dira herrian; aulestiarrek argi utzi dute musikaren baitan bizi izan direla. Oraingoan, Zorionak zuri abestea tokatzen zaie; Musika Eskolak 25 urte bete ditu eta.

1983an hasi zen Aulestiko Musika Eskola ofizialki martxan, eta ordutik hona, herritar asko barneratu dira musikaren munduan. «Hala ere, aurretik lan asko egin zen, eta horiek ere ezin ditugu ahaztu. Musika Eskola beste ekimen batzuen fruitua da, baina hazia orain dela 25 urte baino lehenago erein zen», azaldu dute Musika Eskolako irakasleek.

Herritarren zaletasunari jarraiki, herriko eta herritarrentzako Musika Eskola sortu behar zela bururatu zitzaien guraso batzuei. «Musika ez da gutxi batzuentzat izan behar, denentzako da, eta mezu hori helarazten ahalegindu gara belaunaldiz belaunaldi».

Horri jarraituz, eskolatik pasatu diren ikasle guztiek musikagaz jolasten ikasi izan dute. «Musika gure nortasunaren zati bat dela irakatsi diegu guztiei, eta ondorioz, garrantzi handia eman diogu musikaren oinarrizko zutoinak ondo irakasteari».

Oinarriak sendotuz

Bide horretatik, musika entzuten, soinuak aditzen eta instrumentuak ezagutzen ibiltzen dira herriko umeak. Flautagaz hasi eta pianoraino, irakasleek denetariko instrumentuak irakatsi dizkiete ikasleei. «Gure helburua ez da ikasleak instrumentu bat ikastea bakarrik. Musikaren mundua ezagutzea eta ulertzea nahi dugu, eta horretarako, lehendabizi oinarri sendoa eraiki behar da; gerora aukeratuko du gustuko duen instrumentua, baina hori bigarren pausoa da».

Urteak aurrera egin ahala, Musika Eskola ere bere eskaintza zabaltzen joan da, hori bai, oinarriak baztertu gabe. Gaur egun, lau irakasle daude, eta astean bitan ematen dituzte klaseak: martitzenetan eta eguenetan. «Lehenengo orduan txikienen taldeagaz egoten gara, eta gero, nagusiagoak etortzen dira». Aurrerapenei esker, orain, ikasleek musika lantzeko tresna gehiago dauzkate. Horien artean daude ordenagailuak ere. «Musika modu entretenigarri baten ikas daitekeela uste dugu, eta horretan dihardugu».

Urte osoko ospakizunak

25. urteurrena aprobetxatuta, Musika Eskola sortu aurretiko ekimenak ere gogoan edukiko dituzte. Urte osoan urteurrena ospatzeko egingo diren ekimenetan presente egongo da gaur eguneko eskola sortu arte egindako lan gogorra.

Barikuan, herriak musikaren baitan egin dituen egitasmo guztiak irudikatzen eta biltzen dituen erakusketa zabalduko dute Udal erakusketa aretoan. Barikuan eta zapatuan, erakusketa zabalik egongo da 17:00etatik 20:00etara, eta domekan, 11:00etatik 14:30era.

Erakusketa urte osoko ospakizunen hasiera baino besterik ez da izango. Aulestiarrek eta, oro har, Aulestik, beste behin ere, argi utziko dute musika barren-barrenean daroela; herritarrek betidanik musika zainetan daroela erakutsiko dute.



 


«Musika barik ezingo nintzateke bizi; behar dudan hizkuntza da»

sabin kortabitarte ð- Musika Eskolaren sortzaileetakoa

a. alkorta



Sabin Kortabitarte (Amoroto, 1946) Musika Eskola sortu zenetik dabil musikaren munduko ateak gaztetxoei zabaltzen, belaunaldiz belaunaldi. Gustura eta atsegin handiz egiten duen beharra ei da. Pazientziaz, herriko txikienei musika melodia hutsa baino gehiago dela irakasten die.

Zuk zeuk zelan bizi izan duzu Musika Eskolaren eboluzioa?

Ilusio handiagaz egon naiz urte hauetan guztietan. Ezerezetik gauzak sortzen direla ikustea oso esperientzia polita da.

Urte hauetan guztietan, momentu ahaztezinak izango zenituen.

Noski baietz. Momentu asko daude ezin direnak ahaztu. Leatarren Egunean egiten den saioa, esate baterako. Nik musika bizi egiten dut, eta ondorioz, zerbait egiteko esfortzu handia egin badugu, esfortzu horren fruitua ikustea momentu ahaztezina bihurtzen da. Horrelakoak asko ditut.

Zer da musika zure bizitzan?

Bizitzeko halabeharrez behar dudan zerbait da. Musika, bere osotasunean hartuta, behar dudan hizkuntza da; hori barik ez nintzen neu izango. Irakaskuntzan ere oso gustura egoten naiz; atsegin dut belaunaldi berriei musikaren mundua ezagutaraztea.

Eta zein mezu igortzen diezu ikasleei ?

Musika tekla bat sakatzea baino gehiago dela erakusten ahalegintzen naiz. Barruan sentitu behar dela esaten diet.





 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Finala
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12

ZINEMA


LEKEITIO, Ikusgarri zinema aretoa - 2008-12-06

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.