
Lehorrean daude marinelak, eta «ondo» daudela adierazi dute
Lekeitio
Alkateak dio arrantzaleak etxeratzea dela garrantzitsuena; Pevasak gestioak bide onetik doazela esan du.
leire akarregi
Somalian bahituta daukaten Playa de Bakio Bermeoko atun ontziko arrantzaleak lehorreratu egin zituzten atzo. Espainiako Gobernuak negoziazioak egiteko bidali duen bitartekaria ere atzo hasi zen bahitzaileekin hartu-emanetan. «Ondo» daudela baieztatu dute berriz ere arrantzaleek, senitarteko bati egindako deian.
Atun ontziko beharginak noiz askatuko dituztenaren gainean, Pevasa Bermeoko enpresak bahitutakoen senideek esan die gestioak bide onetik doazela. Lekeitioko alkate Jose Mari Cazalisek adierazi duenez, «gutxi dakigu, gaur, orain; eta informazio gehiago jakiteko guk geuk eskatu behar dugu. Hala eta ere, Madrildik daude mugimendu gehienak egiten, eta gaitza da hona informazioa ailegatzea».
Dagoen informazio eskasaren aurrean, garrantzitsuena marinelak etxera ekartzea da udalburuarentzat. «Gero, behin etxean edukita, pentsatu beharko dugu ze egin behar den, ze neurri hartu behar diren berriro horrelakorik ez gertatzeko». Juan Pedro Sesma eta Iñaki Lopez marinel lekeitiarren familiei ahal duten guztian laguntzeko prest agertu da Cazalis: «Behar duten guztian lagundu nahi diegu; ezer gutxi dago gure esku, baina ahal dugun guztian laguntzeko prest gaude: faxak bidali, informazioa eskatu...». Eusko Jaurlaritzako Arrantza Sailburuorde Luis Miguel Macias eta EAJren Espainiako Kongresuko bozeramaile Josu Erkorekagaz hartu-emanetan dagoela azaldu du Cazalisek. Herenegun, Bermeoko alkate Xabier Legarretagaz egon zen berbetan. Marinelak Somaliatik ahalik eta arinen ateratzeko helburuaz berba egin zuten, baita gerora begira hartu beharko diren neurriez eta egin beharko direnetaz ere.
Hartu-emanak
Atzo, Miguel Angel Moratinos Espainiako Atzerri ministroak esan zuen Espainiako Gobernua bahitzaileen eskaerei itxaroten dagoela, «ontziko langileen segurtasuna bermatzea helburu». AEB eta Frantziagaz harremana sendotu dutela esan zuen, «biek «pisu handia» dutelako Somalian».
erreakzioak
jose mari cazalis
Lekeitioko alkatea
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.