Edukira joan

Emakumeen sexualitatea agertoki gainera igoko du Tanttakak zapatuan

Markina-Xemein

Gaittun eta Uhagonek antolatuta 'Emakumeak izarapean' antzezlana egongo da frontoi nagusian.

eider mugartegi

Gaittun emakume taldeak eta Uhagon Kultur Elkarteak, Markina-Xemeingo Guraso Elkarte eta Udalaren laguntzagaz Tanttaka konpainiaren Emakumeak izarapean antzezlana ekarriko dute zapatuan, 22:00etan, frontoi nagusira. Emakumeen sexu bizitzaren gaineko ikuskizun horretan adin eta gizarte maila desberdinetako bost emakumeren bizitzak lotzen dira.

Mireia Gabilondok zuzenduta, emakumeen sexualitateaz berba egiten du Tanttakak antzezlanean. Hala ere, sexua aitzaki moduan hartuta, emakumeen sentimenduez mintzo da lana: maitasunaz, desioez, beharrez eta beldurrez. Umoreak eta bizitzaren garratzak zipristintzen ditu puzzle baten moduan eraikitako istorioak.

Orain dela lau edo bost urte idatzi zuen Mireia Gabilondok Emakumeak izarapean, eta gordeta eduki ostean, iaz hasi ziren antzezten. Lehen emanaldia Eibarko Antzerki Topaketetan eskaini zuten, eta ordutik, hainbat ikuskizun egin dituzte bai Euskal Herrian eta baita Espainian ere.

Berriro antzerkia lantzen

Azken boladan telebistan, ¬Martin telesailagaz (ETB1)¬ eta zinean, ¬Kutsidazu bidea, Ixabel¬, ibili da batez ere Gabilondo. Kukai dantza taldearen bi lanak 1937, gogoaren bidezidorretik eta Otehitzari biraka ere berak zuzendutakoak dira, Tanttakarekin ekoizpen partekatuan. Beraz, gogoz heldu dio zuzendariak antzerkirako buelta horri, eta testuan eta aktoreen lanean oinarritu du lana.

Bestalde, sei dira oholtza gainean ibiliko diren aktoreak, guztiak ezagunak: Pilar Rodriguez beteranoa, Teresa Calo konpainia askorekin aktore aritua eta antzerki idazlea, Sara Cozar Goenkaleko aktore eta antzerkian zenbait lanetan aritutakoa, Beatriz Martinez de Antoñana Porpol konpainian eskarmentua duena, eta Aitziber Garmendia Martin telesailean aritzeaz gain hainbat antzezlanetan parte hartutakoa. Euren aurrean, bost emakume horien bidean agertuko diren gizonezko guztien papera betetzen ibiliko da Asier Hernandez.

Donostia Antzerki Saria

Bost istorioak zatika kontatuko dituzte, elkarrekin gurutzatuta obrari bizia emanez. Musikak laguntzen du eszenen arteko lotura egiten.

Antzezten hasi zirenetik kritika onak eduki ditu lanak, bai aditu eta baita ikusleen partetik ere. Gainera, Mireia Gabilondok eta Lurdes Bañuelosek idatzitako obrak aurtengo Donostia Antzerki Saria jaso du.

Ikuskizunerako sarrerak bertan egunean jarriko dituzte salgai 10 eurotan (5 euro Uhagoneko bazkideentzako) frontoiko leihatilan, 21:00etatik aurrera.

 

fitxa teknikoa



Egileak. Lurdes Bañuelos, Mireia Gabilondo.

Zuzendaria. Mireia Gabilondo.

Euskaratzea. Ritxi Lizartza.

Eszenografia. Fernando Bernues, Edi Naudo.

Argiztapena. Xabier Lozano.

Aktoreak. Teresa Calo, Sara Cozar, Aitziber Garmendia, Beatriz Martinez de Antoñana, Pilar Rodriguez eta Asier Hernandez.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

TAILERRA


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

DEIALDIAK


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.