
Itsasaurre pareko barandak ballet pausoz beteko dira II. Ondarroako barran
Kultura
Markina-Xemein eta Lekeitioko dantzariak herrikoekin bat egingo dute Dantzartek astebururako antolatu duen emanaldian.
larraitz ibaibarraiga
II. Ondarroako barragaz hitzordua egin du Dantzartek zapaturako. Era horretan, apirilaren 29an ospatzekoa den Nazioarteko Dantzaren Egunagaz bat egingo du dantza eskolak, balleta entsegu aretotik kalera aterata.
Lea-Artibaiko topalekua
Balletaren erreferente bihurtuko da ordu batzuez Ondarroa, iaz egin lantxerik. Berton, herrikoek ez eze, eskualdeko dantzariek ere parte hartuko dute: markinarrek eta lekeitiarrek. Eta oraindik bai-eztatu barik badago ere, litekeena da Donostitik talderen bat edo beste animatzea.
Lehen aurreikuspenen arabera, eta Gipuzkoako hiriburuko taldeek zer egingo duten zehazteko dagoenean, 92 dantzarik hartuko dute zapatuan Itsasaurreko zubiaren ingurua.
Ondarroakoaren aurrekaria
Donostiak emango dio testigua Ondarroari. Izan ere, hantxe egon zen Dantzarte joan den domekan. Alderdi Ederreko baranda artez jantzi zen beste behin ere, «ikuskizun ederrean».
1.154 dantzari elkartu zituen Kontxako barrak. Barra txikia 700 dantzarik egin zuten, 12:00etan hasi eta 12:30era arte. Ostean, beste 454 dantzarik hartu zuten baranda, eta 13:00etara arte barra handia egin zuten.
Ondarrutarrak ez eze, Euskal Herriko hango eta hemengo ballet dantzariak bildu zituen Donostiko hitzorduan: Iruñeakoak, Gasteizkoak, Tolosakoak, Oiartzungoak, Irungoak, Azpeitikoak eta zelan ez, Donostikoak.
42 txiki eta hamazortzi nagusi
Eguraldia lagun, «ikuskizun polita» izan zen Donostikoa, eta aurreko edizioetan legez, jendez gainezka ageri zen Kontxa ingurua.
Orain, saioa hona ekarrita, bertokoei dagokie Ondarroako emanaldia ikuslez gainezka egotea. Gonbidapena eginda dago: zapatuan, 12:30ean hasita, Itsasaurre parea bihurtuko da balletaren eskualdeko topalekua.
II. ondarroako barra
Zapatua, apirilak 26
12:30.Itsasaurreko zubiaren parean eta erreka ondoko pasealekuan hasiko da ballet ikuskizuna. Barra txikia eta barra handia eskainiko dute dantzariek II. Ondarroako barran.
13:30.Ekimena hasi eta ordubetera amaituko da, gutxi gorabehera.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
ERAKUSKETA
Egurlanak erakusgai
ONDARROA, Udal Erakusketa Aretoan - 2008-12-04
JAIA
EUSKARAREN EGUNA
ETXEBARRIA, UDALETXEAN 17:00etan - 2008-12-06
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.