Edukira joan

Somaliako itsasertzetik gertu ainguratu dute 'Playa de Bakio' ontzia

Ekonomia

Etxera deitzen utzi diete marinel batzuei; bahitzaileak hamar direla eta «prestakuntza militarra» dutela esan dute.

edurne burgaña

Playa de Bakio atun ontzia Somaliako itsasertzean daukate ainguratuta bahitzaleek. Lekeitioko marinelek atzo goizean egin zuten berba familikoekin. Etxera deitu zuten, «ondo» daudela esanez.

Iñaki Lopezen senideek zein Juan Pedro Sesmarenek atzo 07:00ak bueltan jaso zuten marinelen deia. Biek lasai egoteko esan zioten familiari, «ondo daudela eta guztia konponduko dela». Lopezen alabak berba egin zuen aitagaz atzo: «Ondo daudela esan dit, baina aita aurrean eduki arte familiakook arduratuta jarraituko dugu», adierazi zuen.

Atun ontziko beste marinelek ere egoeraren berri eman zuten atzo goizean etxera egindako deietan. Kapitaina eta makinetako burua izan ezik, gainerako marinel guztiak jangelan dauzkatela itxita adierazi zuten. Bahitutako baten aitak Radio Euskadin esandakoen arabera, «hamar bat dira bahitzaileak eta taktika eta prestakuntza militarra dauzkate».

Negoziazioak

Domekan bahitu zuten Playa de Bakio Somaliako itsasertzertik 250 miliatara, nazioarteko uretan, atunetan zebilela. Bahitzaileek dirua eskatzen dute marinelak aske uztearen truke. 26 marineletatik bost Euskal Herrikoak dira, zortzi galiziarrak, eta gainerakoak afrikarrak: zazpi Ghanakoak, lau Madagaskarkoak, Senegalgo bat eta Seychelleetako beste bat.

Bahituak askatzeko negoziazioetan dabiltza Espainiako eta Galiziako gobernuak eta Eusko Jaurlaritza. Hartu-emanak «ondo» doazela esan diete bahituen senideei. Patroiak senideei azaldutakoaren arabera, ontzian zeuden bahitzaileek kostaldean zeuden buruzagiekin berba egin behar dute «horren arabera jokatzeko». Esan dutenez, «nazioarteko uretatik Somaliakoetara ekarri dute ontzia, erreskatea bertatik kudeatzeko».

EAJk 2006an eskatu zion Espainiako Gobernuari armadako fragata bat bidaltzeko Indiako Ozeanora, arrantzan aritzen diren ontziak babesteko. Espainiako Kongresuak ere onartu zuen eskaera, «baina Espainiako presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterok ekimena neurriz kanpokoa eta garestia zela esan zuen», gogorarazi du Josu Erkoreka EAJren Espainiako Kongresuko bozeramaileak.

Pevasa enpresakoa da Playa de Bakio ontzia, eta enpresako kudeatzaile Angel Angulok nabarmendu du Bermeoko ontziari gertatutakoa Indiako Ozeanoan «neurri gehiago» hartzeko arrazoia dela. Salatu du bahiketak ohikoak direla inguruan, nahiz eta nazioarteko hainbat herrialdeetako gerra ontziak eduki bertan.

Hala eta ere, Somalia inguruan arrantzan aritu izan diren Bermeoko hainbat arrantzalek herenegun azaldu zuten fragata batek nekez saihes ditzakeela piraten erasoak, babestu beharreko eremua handia delako. «Gainera, kontuan hartu behar da piratak gero eta urrunago joaten direla ontziak bahitzera: Somaliako uretatik 500 miliatara», esan dute.

Gaur iritsiko da fragata

Espainiako Gobernuak herenegun bidali zuen Mendez Nuñez fragata Itsaso Gorritik Somaliara. Fragataren helburua «bahitzaileei atzera eginaraztea bakarrik» izango dela eman dute aditzera. Aurreikuspenen arabera, fragata gaur ailegatuko da bahiketa gertatu den lekura.

Mendez Nuñez fragata Espainiako armadako «onena» omen da. Hala eta ere, Espainiako Gobernuak laguntza eskatu die bahiketa gertatu den inguruan dauden NATOko (Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea) ontziei, Playa de Bakio «zehatz-mehatz non dagoen jakiten laguntzeko».

Horrez gainera, Espainiako Gobernuko agintariak hartu-emanetan ipini dira Somaliako agintariekin, inguruan presentzia duten herrialdeekin ¬Frantziarekin eta Erresuma Batuarekin¬, Europako Batasunarekin eta Afrikako Batasunarekin.

Aginte eta kontrolik barik

Nazio Batuen Erakundearen oniritziagaz trantsizio gobernua eratu zuten Somalian 2004 urtean, baina ordutik herrialdean dagoen kaosa ezin bideratuta dabiltza. Somalia apurtuta dago: Auzitegi Islamikoek gidatutako milizien eta Gobernuaren aldeko tropen arteko borrokek sarraskiak eragiten dituzte.

Bestalde, nazioarteak onartzen ez duen arren, independentzia eskuratu duten zatietan banatuta dago Somalia: Somaliland ipar-mendebaldean, Puntland, Jubaland eta Hego-Mendebaldeko Somalia. Puntlanden jarduten dute gehienbat piratek. 2004an Indiako Ozeanoan izandako tsunamiak ondorio latzak eragin zituen, baina nazioarteko laguntzarik apenas ailegatu zen. Itsasontzi, lanabes eta etxe barik geratu ziren milaka lagun.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Finala
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12

HITZALDIA

HITZALDI ZIKLOA
LEA-ARTIBAI, - 2008-11-21

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.