Edukira joan

Espainiako Txapelketarako pasea lortu dute Ondarroako batelek

Arrauna

Sestaon izango da Espainiako batelen Txapelketa; trainerillak zapatuan hasiko dira abantean, Ondarroan.

larraitz ibaibarriaga

«Ezin da gehiago eskatu». Horixe zioen Rikardo Beitia Ondarroako Arraun Elkarteko lehendakariak Pasaian asteburuan Euskadiko Batelen Txapelketa jokatu ostean, emaitzak eskuan.

Ondarroako sei batelek hartu zuten parte zapatuko kanporaketetan, eta erdiek eskuratu zuten domekan jokatu behar zen finalerako txartela: neska gazteek, neska nagusiek eta mutil kadeteek.

Banderaren oihartzuna

Euskadiko Txapelketaz gain, Espainiako Txapelketarako txartela zegoen jokoan Pasaian. Bateko eta besteko estropadak jokatuta, nesken batel biek lortu zuten Espainiako Txapelketan egotea. Ez hori bakarrik, nesken gazteen taldeak bandera ekarri zuen besopean, «ondo merezitako bandera». Eta merezi arren, banderarik barik bueltatu ziren gainerako batel biak. Hala eta ere, bai bata eta bai bestea ere, lehenengo postuetatik hurre-hurrean geratu ziren. Nesken nagusien batela bigarrena izan zen helmugan, Tolosaldekoaren atzetik; mutil kadeteak hirugarrenak izan ziren.

Horrenbestez, nesken batel bi-ek jokatuko dute datorren zapatu-domekan, Sestaon, Espainiako Txapelketa, lehenengo sailkatu biak zuzenean pasatzen dira eta. Ostera, mutilak lehian aterako diren ez da gauza ziurra, eta epaileek baimena eman ala ez zain egon beharko dute aste erdira arte.

Isuntza finaletik kanpo

Lekeitioko batelek «ez zuten asteburu ona izan» Unai Zatika Isuntzako gazteen entrenatzaileek adierazi duenez.

Mutilen hiru batel joan ziren Pasaira zapatuan, eta inork ez zuen eskuratu finalerako paserik. Sailkapenera begiratuta, txikien batela azkenengo sailkatua izan zen, eta kadeteak estropada egin bazuten ere, sailkapenetik kanpora geratu ziren, balizetara berandu ailegatzeagatik. Nagusien batela finalean egon ez bazen ere, Pasaian egon zen domekan, kontsolazioko tandan. Bigarren sartu ziren. Hartara, seigarren postua egin zuten orokorrean.

Trainerillak motorrak berotzen

Espainiako Txapelketa ez da izango datorren asteburuko arraun proba bakarra. Izan ere, batelen denboraldiak trainerillen denboraldiari emango dio testigua. Eta hartara, Ondarroan izango dute lehenengo neurgailua, 17:00ak aldera, zapatuan. Isuntzako eta Ondarroako arraunlariak egongo dira berton, oraindik zehaztu barik dauden talde eta lehiakideekin. Eguenean erabakiko dute hori.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.