Edukira joan

Lekeitioko lagun bi daude Somalian bahitutako ontzian

Ekonomia

Iñaki Lopez eta Juan Pedro Sesma dira 'Playa de Bakio'-ko kideak; piratek dirua eskatu dute askatasunaren truke.

edurne burgaña

Somaliako uretan piratek bahituta daukaten Bermeoko Playa de Bakio izeneko atun ontziko tripulazioaren parte dira lekeitiar bi: Iñaki Lopez eta Juan Pedro Sesma. Piratek herenegun eraso zioten ontziari, kostaldetik 250 miliara arrantzan zebilela. 26 gizoneko tripulazioa du ontziak: Galiziako zortzi, Afrikako hamahiru eta Euskal Herriko bost, tartean, Lekeitioko bi. Bahituen truke dirua besterik ez dutela nahi azaldu dute bahitzaileek. Fevasa enpresako ¬Anabac elkarteko partaidea¬ ontzia da Playa de Bakio.

Lekeitioko Udala bahitutakoen senideekin kontaktuan jarri zen atzo, eta «behar duten guztirako laguntza emateko prest» daudela azaldu zien.

Bahiketa, afalorduan

Espainiako Gobernua, Eusko Jaurlaritza eta Galiziako Gobernua ari dira atun ontzi-izozgailua askatzeko bitartekari beharrak egiten.

Bahiketa Somaliako 19:00etan ¬Euskal Herriko 21:00etan¬ gertatu zen, arrantzaleak afaltzen zeudela. Tripulazioaren egoeraren gainean zalantzak egon dira, baina patroiak RNE Espainiako irrati publikoari esan dionez, «ondo» daude.

Antza denez, itsasontziaren kontrola granada-jaurtigailu bategaz tiro egin ostean hartu zuten lau erasotzaile armatuk, baina inor ez zen zauritu. «Denok ongi gaude, eta ez dago arazorik, momentuz, ez dago arazorik», azaldu zuen kapitainak. Irratiak goizaldeko lauak laurden gutxi aldera lortu zuen ontziagaz harremanetan jartzea, baina lehendabizi bahitzaileetako batek hartu zuen berba.

Milizia bateko kideak

Somaliako milizia bateko kide direla azaldu zuen bahitzaileak, eta euren helburua bahituak askatzearen truke dirua jasotzea dela. Bahituei minik egiteko asmorik ez dutela azpimarratu zuen, eta guztia ahalik eta azkarren amaitzea nahiko luketela. «No problem, this is money» ¬ez dago arazorik, diru kontua da¬ esan zuen behin eta berriz.

Patroiak berba egin du ostean, eta ondo daudela esateaz gain, Obbira ¬Somalia ipar-ekialdera¬ daroezela uste duela agertu du.

Erasoaren ostean, itsasontziak «kalteak» izan dituela baina «goberna daitekeela» azaldu du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak. Atzo eguerdiko informazioen arabera, ontzia portura bidean jarrita zeukaten piratek.

Itsaso Gorrian zebilen Espainiako Armadako fragata bahiketa gertatu zen lekura bidean zen atzo.

Kasu gehiago

Ez da antzeko zerbait gertatzen den lehen aldia. 2005eko abuztuaren 3an ere, Bermeoko atun ontzi bat bahitzen saiatu ziren Somalian. Kostaldetik 170 miliatara beharrean ari zela, Playa de Aritzatxu ontzia abordatzen saiatu ziren piratak, baina ez zuten lortu, tripulazioaren erreakzio azkarrari esker.

Gertaera eman zenean, armadoreek azaldu zuten Somaliako uretako segurtasun falta handitzen doala denboragaz. «Lehen Somaliako talde armatuek kosta inguruan egiten zuten beharra, baina pirateria zabaltzen doa, eta gaur egun kostatik ehunka miliatara ere arriskua dago», azaldu zuten armadoreek.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.