Edukira joan

Frontoi bete barre eta txalo lortu dituzte sei bertsolariek

Mendexa

Gai originalak jarri ditu Iratxe Ibarrak, eta saioan bildutakoek txaloak joaz eta abesten eskertu dute lana.

e. burgaña

Oholtza gainean Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Xabier Paia eta Beñat Gaztelumendi bertsotan, eta Iratxe Ibarra gai jartzaile lanetan. Behean, aulkietan jarrita, frontoia entzulez bete-bete eginda. Saio bizia izan zen domekakoa, eta barre algarak sortu zituzten bertsolariek.

Gai originalak jarri zituen Ibarrak. Agurren ostean, guztientzako lana jarri zuen: Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako epaiketa hasi zen atzo, eta kazetari lanetan jarri zituen hiru bertsolari. Bakoitza egunkari bateko kazetaria izan behar zen, gai berdinaren gainean bertsotan egiteko. Beste hirurak egunkari horietako irakurleak izango ziren.

Gai jartzailea, originala

Gai originalekin jarraituz, Mendexako udaletxeko balkoian Espainiako bandera zegoen jarrita herenegun, ikurrinaren alboan. Arzallus Espainiako banderaren paperean eta Mendiluze ikurrinarenean jarri zituen gai jartzaileak.

Gaztelumendik, behin, bere blogean, azken puntua pentsatu barik bertsotan egitea zer izango litzatekeen galdetu zuen, eta Ibarrak, galderari erantzuna eman nahian, Gaztelumendi bera eta Paia lan horretan jarri zituen. Larri ibili zen gazteena, baina Paia lasai asko aritu zen.

Heriotza gora eta behera

Beste gai batean, Egaña hil zuen Ibarrak, eta gainontzekoak bertsotan ipini zituen hiletan. Bakoitzak sentitzen zuena azaldu behar zuen, eta Egañak, hilda, benetan pentsatzen zutena botatzen zuen atzetik. Entzuleek barre mordoa egin zuten tarte horretan. Jokoa eman zuen gaiak, izan ere, ariketa amaitu eta gero ere, horri bueltaka jarraitu zuten bertsolariek.

Heriotzaz berbetan zebiltzala, Lizasok bota zuen bota beharrekoa: «Lasai egon, Egaña eta biok hiltzen garenean, gure arrastoa edukiko duzue: kea jarraitzea besterik ez duzue». Horren adibide legez, Egaña arratsalde osoan erretzen egon zen.

Mendexako saioa benetan izaten da berezia, batez ere, entzuleek giro beroa sortzen dutelako: txalo zaparrak entzuten dira bertsoen ostean, eta bertsoen amaiera kantatzen laguntzen dute.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.