Edukira joan

Eskuak txaloz bete dira omenaldian

Kultura

«Aupa Silberio» deiadarrak hartu du kantxa; hilabeteetako prestaketak eta gero, bost hamarkada egin dute atzera Beristainen ikasleek.

larraitz ibaibarriaga

«Silberio jaunari omenalditxo bat poz-pozik gabiz prestatzen, mende erdi inguru igaro da eta, gorputzak doaz astuntzen, baina arima gazte daukagu, eta hasi ginen entsaiatzen, etorri danok Musika Plazara, gu ikustera dantzatzen» .

13:20. Txalo zaparradak hartu du frontoia. Silberio Beristain dantza maisuaren omenaldi ekitaldia hasi da. Aulki guztiak daude beteta. Udaletxe atari inguruan daude zer edo zelan parte hartu behar dutenak, bateko eta besteko luzaketak egin, ahotsak berotu eta txapelak eta buruko zapiak zuzentzen.

Aurkezleen aurrean hamasei aulki daude, besteengandik bereizita. Dantza maisuaren senideek eta lagunek bete dituzte, ezpata dantzari izandakoen «esker ona» gertutik jaso ahal izateko.

13:30. Herriko bertsolariek Latxanbre aurkeztu dute, azken bertsoan. Agurra egin du, publikoaren gozamenerako.

Jesus San Miguel abadea ¬berak eman du meza Antiguan¬ eta Karmele Urresti ere omendu dituzte gero, «urte gaitz haietan egindako beharragatik». Txaloak amaigabeak dira.

Zahar eta gazte, tente-tente

[...] Kresalarena da agertokia. Ikurrin dantza izan da azkenengo eskaintza. Saio polita egin dute gaztetxoek zein helduek.

14:00. Abarketak soinean, Beristainen «ezpata dantzariak» datoz frontoiaren erdira. Malko bat baino gehiago isuri da. Dantzan dauden bitartean, oroimenak datoz, bor-bor. Maisua harro egoteko lako saioa egin dute. Zorionak!



 


«Poz handia daukat, jendea Silberiogaz akordatu delako»

Karmen barrena ð- Silberio Beristainen emaztea

Senideek hartu zituzten frontoiko lehenengo ilarako aulkiak; «esker oneko», emazteak ez zuen galdu detaile txikienik ere.



«Poz handia» sentitu zuen atzo, Karmen Barrena (Ondarroa, 1918) dantza maisuaren andreak. Hunkituta zegoen omenaldi ekitaldia amaitu zenean, ikasle ohiek emandako lore txorta eskuan.

Ondo merezitako omenaldia egin zaio gaur zure senarrari...

Barrua itzala daukat oraindik, baina ondo nago. Poz handia daukat, jendea Silberiogaz akordatu delako eta egin dioten gauza guztiak egin dizkiotelako. Merezi zuen. Asko pasatu zuen.

Behar handia egin zuen gizona modura gogoratzen dute.

Bai. Urte askoan dantzaria izan zen, eta bere ilusioa zen umeekin taldea ateratzea. Ezin zuen gauza handirik egin, ez zeukan dirurik, lekurik ere ez, ezer ere ez. Azkenean lortu zuen.

Eta umeak handiak egin dira...

Horixe egin dira ba. Ez nuen esperoten halako ekitaldirik.

Ikasle ohiek, baina, Silberiori zor handia ziotela aitortu dute.

Borondatezko gauza zuen dantza erakustea. Gerran asko sufritutakoa zen, eta nahi zuen hemengoxe kultura aurrera atera. Kostata, atera zuen, eta eskertu egin diote.





 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Finala
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12

ZINEMA


LEKEITIO, Ikusgarri zinema aretoa - 2008-12-05

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.