Edukira joan

Euskal literaturaz bustiko dira ume eta gazteak

datorren astean

Lekeitio

Berbaro euskara elkarteagaz elkarlanean, aste osoko egitaraua prestatu die Udaleko Euskara Zerbitzuak.

leire akarregi

«Herriko ume eta gazteak euskal literaturara gerturatzeko helburuagaz», HaurLiteratura Aretoa prestatu du bigarren urtez, Udaleko Euskara Zerbitzuak Berbaro euskara elkarteagaz batera.

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendu dizkiete datorren aste osorako antolatu diztuzten ekintzak. Modu horretan, 3 urtetik 12 urtera arteko ume eta gazteen artean euskararen erabilera eta euskal literaturaren hedapena bultzatu nahi dute Euskara Zerbitzuko arduradunek.

«Irakurketa eta idazketari begira ere, ikasleek dituzten galderei erantzuna ematen saiatuko gara: nola egiten den liburu bat, ilustrazioa, idazlearen beharra, argitaletxearena...», jakitera eman dute Udaleko Euskara Zerbitzuan.

Eskaintza zabala

Apirilaren 21ean hasi eta 25era bitartean, euskal literaturagaz lotutako hainbat ekintzatan parte hartzeko aukera edukiko dute Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ume eta gazteek.

Ipuin antzeztuak deitu duten ekimenagaz hasiko dute ikasle txikienek astea. Astelehen eta martitzenean, hain zuzen ere, Berbaro elkarteko kideen antzezlana ikusiko dute ikastola eta eskolako 3 eta 5 urte arteko umeek eskolako aretoan. Antzezlan horretan lau ipuin batu dituzte elkartekoek: Eta Zergatik, Txanogorritxu, Muxuak eta Otsoa dator.

Eguaztenean Lehen Hezkuntza 1. eta 2. mailakoek Ginol antzerki taldearen Ipuin lapurra txotxongiloen kontaketaz gozatzeko aukera edukiko dute.

Liburuekin olgetan

Aste osora begira, Berbaroren erakusketa girotua ipiniko du Euskara Zerbitzuak kultur etxeko Eskolape erakusketa gelan Haur Hezkuntza zein Lehen Hezkuntzako ume eta gazteentzat. «Aurreko urteko liburu gomendagarrienekin eta urte honetako argitalpen berriekin osatutako erakusketa izango da. Apaletan egongo diren liburuekin gozatzeko begirale baten laguntza edukiko dute ikasleek, eta areto osoa literaturaz girotuta egongo da», azaldu dute antolatzaileek.

Idazleen bisita

Hainbat euskal idazleren bisita ere edukiko dute ikastola eta eskolakoek. Yolanda Arrieta, Katixa Agirre, Aizpea Goenaga, Pako Aristi eta Antton Kazabon ezagutuko dituzte bertatik bertara, eta euren lanetaz jardungo dute solasaldian. Astelehenean, Yolanda Arrieta eta Katixa Agirregaz egongo dira; eguenean, Aizpea Goenaga eta Pako Aristigaz; eta barikuan, Antton Kazabonen bisita edukiko dute.

 

ekintzak



Ipuin antzeztuak (Eskolako aretoan). Apirilaren 21 eta 22an, Haur Hezkuntzako umeeei zuzenduta.

Antzerkia (Eskolako aretoan). Apirilaren 23an, Lehen Hezkuntzako 1 eta 2. mailako ikasleentzat.

Erakusketa girotua (Kultur etxeko Eskolape erakusketa gelan). Apirilaren 21, 22, 23, 24 eta 25ean, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ume eta gazteentzat.

Idazleekin saioak. Apirilaren 21, 22, 23, 24 eta 25ean, Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailako ikaslentzat.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Finala
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12

ZINEMA


LEKEITIO, Ikusgarri zinema aretoa - 2008-12-05

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.