Edukira joan

igor romero ð- Txirrindularia

«Zornotzako klasikan lortutako garaipenak bultzada polita eman dit»

Mutriku

Mendiko irabazlearen maillota jantzita, profesionaletan lehen aldiz podiumera altxatzeko aukera eman dio Zornotzako Klasikak Igor Romero txirrindulari gazteari.

garbiñe garagarza

Podiumaren gorenean egon izanaren oroitzapenek irribarrea aurpegian jartzen diote Igor Romerori (Mutriku, 1986). Afizionatuetan garaipena zer den ikasita zuen arren, profesionaletan «beste zapore bat» lagatzen omen du. Orbearekin bigarren urtea besterik ez daramanean, hura dastatzeko aukera eduki du txirrindulariak.

Txapela janzteko lehen aukera eduki duzu Zornotzako udaberriko klasikan.

Lasterketarik ez dut irabazi, baina mendiko garaipena lortu dut, eta harekin batera, txapela. Txirrindulari onen artean aritu naiz, eta neure burua haiekin lehian eta haiekin podiumean ikusteak ilusio handia egin dit.

Bazenekien Zornotzan egotekoa zinela?

Tendinitis batek astebetez ia guztiz geldirik eduki ninduen, baina Llodion hasi nintzen lasterketetan parte hartzen, Indurain Sari nagusia jokatu nuen ondoren Lizarran eta taldeko teknikoek esana zidaten Zornotzara nindoala.

Nola sentitu zara lasterketetan?

Fisikoki ondo sentitzen naizen arren, erritmo falta nuela sumatu dut. Ondorioz, lehen bi lasterketak ezin izan ditut bukatu. Taldeak agindutako lanak egin izanak pozik uzten ninduen, baina pertsonalki ez nintzen oso gustura gelditzen. Hori dela eta, Zornotzara helburu garbiarekin joan nintzen: helmuga zapaldu nahi nuen.

Hori baino gehiago egin zenuen azkenean, ezta?

Taldeak beste asmo bat zeukan. Ihesaldiren bat egotekotan bertan sartzeko eskatu zidaten. Lasterketa hasi eta batera egon zen ihesaldia, eta lauko talde hartan abiatu nintzen.

Muniketa eta Autzagane aurrean. Puntuatzea al zenuen buruan?

Aurretik gindoazen guztiok saiatu ginelakoan nago. Behin lehen joanda eta mendiko puntuak eskura edukita...Hankak ondo nituela ikusi nuenez, Muniketan saiatu eta lehen pasa nintzen tontorreko karteletik. Autzaganen, berriro saiatu eta lortu egin nuen.

Mendiko maillota eskura.

Zuzendariak mendiko sailkapenean lehen nintzela esan zidanean, derrigor amaitu beharra nuen. Eta taldekideek lagunduta lortu nuen. Ez dut bolada ona pasatu, eta gauzak ilun ikusten hasita nengoen. Zornotzako klasikan lortutako garaipenak bultzada polita eman dit.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

TAILERRA


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

DEIALDIAK


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.