Edukira joan

Munitibarko Udalak Uematik irtetea erabaki du aho batez

Udala

Herenegungo Osoko Bilkuran hartu zuten erabakia; Eudelek zerbitzu bera ematen dietela diote, «eta gainera kostu barik».

eider mugartegi

Munitibarko Udalak Uematik irtetea erabaki du. «Eudelek zerbitzu bera ematen du eta kostu barik», arrazoitu du Iker Belaustegi Munitibarko alkateak (EAJ).

Aho batez hartu zuen erabakia Udalbatzak herenegun egindako bileran. Iker Belaustegi alkateak, Mirene Bidaguren, Gaizka Jaio eta Jose Antonio Garate zinegotziek aldeko botoa eman zuten. Guztiak dira EAJ alderdikoak.

Munitibar ia sorreratik egon da Ueman: bigarren herria izan zen bertan sartzen.

EAJk hartutako erabakiaren aurrean Munitibarko EAEkoak ez daude konforme . «Urte pilo bat dira Munitibar Ueman sartu zela, eta erabakiagaz ez gaude ados. Guri esan diguten bakarra da Eudelek zerbitzu bera ematen duela eta ez dagoela zertan egon bertan», azaldu dute.

Erabaki «okerra»

Bestalde, erabakia «penagarria» begitandu zaio Jon Bollar Uemako lehendakariari. «Erabaki okerra dela iruditzen zait; batez ere, Munitibarko euskararen normalizaziorako. Herenegun bertan, euskara denon artean sustatu behar dela esan genuen, eta hori da erantzuna», adierazi du Jon Bollarrek.

Gainera, Eudelek Uemak ematen dituen zerbitzu berak ematen dituela esatea «gezurra» dela dio Uemako lehendakariak. «Eudelek Udale deitzen den zerbitzua dauka, baina, orain arte, ez dute ezer egin udalekin. Gainera, Udalen egon nahi badute ez dute zertan irten Uematik».

Euskararen normalizazioa

Bestalde, erabakia «goitik datorren agindua» dela uste du Uemako lehendakariak. «Antza, Etxebarriak ere Uematik irten nahi du. Beraz, goitik datorren agindua dute. Nahiago dute aginduak jarraitu euskara normalizatzea baino». Bide horretan Uemak egindako beharra nabarmendu du Bollarrek. «Ueman dauden herriek dituzte notarik onenak euskararen normalizazioan, eta Eudel ez da nabarmentzen euskararen alde egindako beharragatik».

Horren aurrean, Uemako zuzendaritza asteon batuko dela eta batzordean erabakiko dutela zelan jokatu jakitera eman du Bollarrek. «Albiste onak ere baditugu, Mallabia Ueman sartu da eta. Batzuek, behintzat, ganoraz heldu nahi diote euskararen normalizazioari», esan du, Uemak lanean «indartsu» jarraituko duela azpimarratuz.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

TAILERRA


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

DEIALDIAK


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.