Edukira joan

Udalak txakurtegi zerbitzua mankomunatzea erabaki du

Berriatua

Iaz, abandonatutako 44 txakur batu zituzten Lekeition, Markina-Xemeinen eta Ondarroan.

i. urberuaga

Udalak txakurtegi zerbitzua Lea-Artibai Amankomunazgoaren bidez edukitzeko erabakia hartu du. Orain arte Markina-Xemein, Ondarroa eta Lekeitiok Amankomunazgoaren bitartez eduki dute zerbitzu hori, eta horra batu da orain Berriatua.

Izan ere, herriak bere kontura zerbitzu hori eskaintzen duen enpresa kontratatuta, urtean lau txakur harrapatzea ordaindu behar du, gutxienez, nahiz eta minimo horretara ez ailegatu.

Amankomunazgoaren bidez, ostera, gutxiengo hori ordaindu beharrik ez dago, Amankomunazgoko kontratuan dagoen gutxiengoa ¬25 txakur¬ gainditu arren. Iaz, 44 txakur batu zituzten zerbitzua Amankomunazgoaren bidez zeukaten herrietan.

Nahitaez eskaini beharra

Amankomunazgoak Zaunk SL enpresaren bidez eskaintzen du aitatutako zerbitzua, iaztik. Aurretik beste enpresa batzuen bidez eskaini izan dute, 1999tik egiten du-eta Lea-Artibaiko Amankomunazgoak txakur bilketa.

Udalek nahitaez eskaini behar dute zerbitzu hori, izan ere, gune publikoetako segurtasuna, ingurumenaren zaintza eta osasungarritasun publikoaren arloetan eskumenak dituzte. Hala ere, nahi duten moduan kudea dezakete zerbitzu hori.

Amankomunazgoaren arabera, bideragarriagoa da zerbitzua bateratzea, kontratatutako enpresak eskatzen dituen minimoetara ailegatzea errazagoa delako.

 

zerbitzuaren atal batzuk



Txakurra harrapatzea.

30 egunean txakurra mantendu eta zaindu.

Min hartu edo zaurituta dagoen txakurra zaindu.

Jabearen bila egin.

Hirugarren bati txakurra eman, legeak jarritako baldintzak beteta.

Eutanasia/Errausketa.

Jaiotzen tasak kontrolatu.

Adopzioak bultzatu.

Erasoen inguruko prozedura.

Jabeentzako informazioa.

Arazoei aurre egiteko plangintza.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Finala
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12

DEIALDIAK

Argazki zaharren erakusketa
LEKEITIO, - 2008-11-25

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.