Edukira joan

Aste bian hasiko dira egiten Pixapera doan igogailua

Azpiegiturak

Zortzi hil eta erdi iraungo dute Iparragirre Iparkalegaz eta Iparkale Pixapegaz batuko dituzten igogailuen lanek.

larraitz ibaibarriaga

Galdakaoko Elorrim SL enpresari adjudikatu dio Udalak Iparkale inguruko igogailuen obra. 840.000 euroko aurrekontua dago egitasmoak aurrera eroateko.

Datorren astean sinatuko dute parte biek kontratua, eta aurreikuspenen arabera, maiatzean ¬bi astean¬ hasiko dira lanak. Behin beharrak hasita, zortzi hilabete eta erdi iraungo dute.

Iparkale eta Pixape kaleak batuko dituen igogailua hasiko dira egiten lehenengo. «18 metro gainditzeko» balioko duen igogailuak hiru geltoki izango ditu erabiltzaileentzat, zerbitzukotik aparte. Horrez gain, larrialdietako eskailera bat ere edukiko du.

Kabinak zortzi lagun hartuko ditu batera.

Eraiki ahal izateko Eusko Jaurlaritzak Kultura Ondare izendatuta daukan Iparkale 35eko etxea desmuntatu beharko dute, lanak amaitzen direnean berritzeko. Etxea antzinako arrantzaleena da, eta muntatu ahala berritzen joango dira.

Iparragirre 11tik Iparkalerako jasogailua

Bigarren igogailuak, Iparragirre kalea Iparkalegaz batuko duenak, zazpi metrotik gorako malda gaindituko du.

Udal Hirigintza arduradunek jakin eragin dutenez, Iparragirre 13ko etxearen alboko paretari itsatsitako eskalinata egingo du Elorrim SL-k. Eskalinataren ondoan, 9 zenbakiaren horma bitartekoari itsatsita, igogailua bera hartuko duen euskarria eraikiko da.

Azpiegituraren lau aldetatik hiruk kareharri akabera edukiko dute, laugarrenak kristalezkoa izango duen bitartean.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

DEIALDIAK


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

ERAKUSKETA


LEKEITIO, Kultur etxeko Eskolape erakusketa gelan - 2008-11-11

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.