
EAEk eskolari eta haurtzaindegiari lehentasuna ematea proposatu du
Politika
EAE-ANVko udal taldeak aurtengo aurrekontuetarako proposamenak aurkeztu ditu Udalean.
eider mugartegi
EAE-ANVko Udal taldeak 2008ko aurrekontuetarako proposamenak aurkeztu ditu Udalean. «Aurrekontu parte-hartzaileak egiteko asmoz», EAEko ordezkariak herritarrekin batu ziren euren iradokizunak, iritziak eta proposamenak biltzeko, eta herritarrengandik zuzenean jasotakoa sartu dute zerrendan.
Batez ere, eskolari eta haurtzaindegiari ematen diote lehentasuna. «Haurtzaindegia aurtengo urtean jarri nahi dugu martxan, eta horretarako lehenengo pausoak eman dira», esan dute. Lokalak begiratu dituzte, eta beste herri batzuetan erabiltzen dabiltzan etxe aurrefabrikatuak jartzeko aukera ere aztertu dute. «Kurtsoa aurrera doa, eta lehenbailehen martxan jarri behar da haurtzaindegia», adierazi dute.
Bestalde, eskola lortzeko bidean ere pausoak ematen joan beharra ikusten dute. Euren ustez, Ibaun ingurua da eskola eraikitzeko lekurik egokiena, bide gorriaren eta industrigunearen alboko lursaila. «Udalaren lurrak dira, eta eskola eraikitzeagaz gainera, behar diren azpiegiturak egiteko aukera ematen du, kirolgune egoki bat, esate baterako», azaldu dute.
Eskola eta haurtzaindegiaz gain, aurtengo aurrekontuetan sartzeko proposamen zehatzak egiten ditu EAE-ANVk:
Hiri antolaketa eta zerbitzuak
Eskola:
-«Eskola berriaren proiektua bideratu jendeari erakusteko eta kirol guneagaz lotu».
-«Eskolako jolastokiko garbitasuna ez da ona. Neurriak hartu».
-«Eskolako jolastokian aterpe antzeko bat ipini euria egiten duenerako, gardena».
-«Eskolako jolastokiko jarlekua berritu eta azpiko kortxoa aldatu».
-«Haurtzaindegiaren proiektua martxan jarri».
Ziburuak: «Irubide aurrekoak arriskutsuak dira. Txirrista ez dago egoera onean, azpiko kortxo gehiago jartzea komeni da».
Azpiegiturak
Lokalak: «Ekintzak egiteko fron-toiko lokalak prestatu (aerobic lokala eta taberna gainea).
Peñaneko plaza: «Garbitu, irristasun arriskua ekiditeko».
Hiri altzariak: «Aulki berriak».
Baserri bideak:
-«Kasu bakoitza aztertu eta irteerak eman».
-«Baserri bideen izenak jarri bidegurutzeetan».
-«Buzoiak konpondu eta tokiak aztertu».
Espaloiak: «Gaizki dauden harlauzak eta putzuak konpondu (Iru-bide aurreko bide gorrikoak, Erberakoak)».
Bidegorria: «Garbiketa eta irristasuna ekiditu».
Zakarrontziak: «Edukiontziak lotu».
Auzoen beharrak
Txoribenta: «Aurtengo aurrekontuan Iturretako bidegurutzeari irtenbide egokia ematea beharrezkoa ikusten dugu. Horregaz batera, pasabidea eta alboko lurren azterketa egitea eskatzen dugu, horretarako beharrezkoa den diru partidagaz».
Euskara
Euskararen normalizazioa: «Alfabetatze eta euskalduntze kanpaina herrian antolatu (helduak, etorkinak).
Berria: «Harpidetza berriztatu. Goizean udaletxean eduki daiteke egunkaria eta arratsaldean liburutegira eroan. Ondoren, bertan hilabetean eduki gutxi gorabehera».
Hitza: «Biztanleko 3 euroko diru laguntza eman».
Euskararen erabilpena: «Erabilpenaren gaineko inkesta egiteko diru laguntza».
UEMA: «Bertatik egin daitezkeen ekintzak, aukerak ikusi».
Kirola
Futbitoko zelaia: «Burdina kendu eta sarea ipini, zaratagatik. Eta argia eta iturria ipini».
Kirol gune berria: «Kirol gune berriaren proiektua egin».
Frontoia: «Gauetan argi gabe gelditu ez dadin sistemaren bat jartzea pentsatu: adibidez, sentsoreak».
Osasuna eta ingurugiroa
Enpresen kutsadura neurtzeko gailua jarri: «Kutsadura eta zarata neurtzeko aparailuak ipini».
Garraioa bultzatu: «Enpresekin bat egin eta garraioa bultzatu denentzako. Diru laguntzen berri izan. Eusko Jaurlaritzara deitu, Garraio Sailaren arduradunagaz hitz egin eta planteatu».
Industriagunea: «Launik aurrea garbitu eta erabilgarritasuna aztertu».
Argi kontsumoa jaisteko neurriak hartu: «Farola batzuk amatatu, panelak ipini, kontsumo gutxiko bonbillak ipini, ordu gutxiagoan eduki bonbillak piztuta».
Pediatria: «Zerbitzua bideratu».
Diru laguntzak
Presoak: «Herriko preso politikoen gurasoentzako diru laguntza».
Udalbiltza: «%1 bideratu».
Euskal Fondoa: «% 0,7 bideratu Nazioarteko Elkartasunera (Sahara)».
Kultura: «Kulturako poltsa aztertu, baita taldeei emandako diru laguntzen irizpideak ere».
Komunikazioa
Web orria eta aldizkaria: «Herritarrak informatu eta parte-hartze zuzena izateko Udaleko web orria eta aldizkaria martxan ipini».
Arreta leihoa: «Udaletxeko arreta leihoa egokitu, jendearentzako irekita utziz.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
ERAKUSKETA
Egurlanak erakusgai
ONDARROA, Udal Erakusketa Aretoan - 2008-12-04
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.