
Sulengua eta Montalibet inguruko urbanizazioa lehiaketara atera dute
Hirigintza
Obraren aurrekontua 377.000 eurokoa da;lanak, enpresa aukeratu osteko sei hileetan egin beharko dira.
garbiñe garagarza
Sulenguatik hasi eta Montalibet ingururaino doan tartea urbanizatzea lehiaketara atera du Udalak, martxoaren 27an kontratazio espedientea onartu ondoren. Eta horrelaxe baieztatzen du apirilaren 4ko Gizpuzkoako Aldizkari Ofizialak.
Urbanizazioa egiteko aurrekontua 376.655,65 eurokoa da, eta lanen kargu egiteko interesa duten enpresek hil amaiera aurretik egin beharko dituzte proposamenak. Enpresek 7.533,11 euroko bermea ere ordaindu beharko dute aurretik. Udal ordezkari eta teknikariak izango dira proposamen guztien artean aukeraketa egingo dutenak. Aukeraketa egin ondoren, enpresa eraikitzaileak sei hilabetean amatu beharko ditu lanak.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.