Edukira joan

Ondarroako Hiribilduaren 681. urtemuga hurreratzen dagoela igarria da; Erdi Aroko jaia girotzea helburu, kale animazio ikastaroa egin da; hitzordua, baina, datozenen aurrerapena besterik ez da izan: zapatuan jarraituko du.

Alaitasunaren kalean

larraitz ibaibarriaga

Ikuskizunak hartu du asteburuan institutuko gela. Hantxe bilduta, kale animazioaren gaineko ikastaroa jaso dute «animatu» direnek.

Hamabi lagun ibili dira zapatuan eta domekan, adin mugarik barik ¬6 urtetik 46 urtera artekoak¬ ingurukoen irriparreak pizteko ekimenen bueltan.

Ikasteko prest batzuk eta erakusteko besteak, hiru izan dira irakasleak: Nahia Iparragirre ondarrutarra, eta Marijo Landaburu eta Iñaki Morales. Iparragirregaz batera urteetan Erdi Aroko jaietan ibilita, Donostiatik etorri ziren azkenengo biak.

Gaitzena errazten

Malabarak eta akrobaziak egiten eta maskararen erabilpena zein den ezagutu dute kale animatzaileek. Zailtasunak zailtasun, guztiek topatu zuten gustukoena duten aktibitatea. Hobekien doakiena. Arrakasta gehien-gehien, hala ere, mazoek eta hanka paloek eduki zuten. «Jendeak argi zeukan zer nahi zuen ikasi».

Akrobazietan trebatzeko hitzordua ere izan da asteburukoa, eta «erraz egitekoak» aukeratu dituzte lehen saiorako irakasleek. Erraz egitekoak, baina ikustekoak.

Ikusgarritasuna gero, bakoitzak ematen dion graziari lotuta doa erabat. Eta lan taldeak ere aparteko garrantzia dauka horretan, «taldeak eman diezaioke-eta garrantzia partaide bakoitzari».

Maskarak gordetzen duena

Lotsatienek maskara izan zuten bidelagun. Antzerki askorik egin ez dutenek haretxen atzean ezkutatu ahal izan zituzten lotsak, «pertsona ezkutatu barik».

Hasierako entseguaren oihala jaitsita, zapaturako ¬apirilak 19¬ egin dute hitzordua kale animazioaren arduradunek. 16:00etatik 19:00etara Gaztetxean batuko dira ikasi nahi duten guztiak, «orain arteakoak ala berriak izan».

Eta irailaren 20a aurrean, akrobazia eta malabarek animatuko dituzte institutuko paretak datozen zapatuetan. Behin hilabetea pasata, ikastaroan jarraitzen dutenen esku egongo da kalea ez eze, jaira biltzen direnak ere alaitzea .

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.