Edukira joan

Aramaiok eta Lasartek lehen postua lortu dute Boulder Ligan

Eskalada

Mutiletan, bigarren postua Iñaki Arantzamendik lortu du; mendi taldea «pozarren» dago lortutako emaitzekin.

asier alkorta

Ainara Aramaio eta Xabat Lasarte ondarrutarrek lehen postua lortu dute asteburuan Gasteizko Hegoaldeko kiroldegian egin den Boulder Ligako finalean. Bederatzi eskalatzailek hartu dute parte bertotik, eta denetara, zazpik lortu dute finalean egotea.

Finalean, hamazortzi urte azpitik, Jon Ferrero egon zen lehiatzen; nesken artean, Ainara Aramaiok lehen postua lortu zuen, eta mutiletan, Ondarroako lau parte- hartzaile egon ziren norgehiagokan: Xabat Lasarte¬Gasteizko hitzordua jokatu orduko ligako lehenengo postua eskuratuta zeukan¬, Iñaki Arantzamendi, Ibon Bedialauneta eta Jose Carlos Martin. Lasartek lehen postua lortu zuen azkenengo proban, eta Arantzamendik bigarrena. Elite mailako gizonezkoetan, Xabin Ulaziak parte hartu zuen, eta hirugarren postua lortu. Mendi Taldea «pozarren» agertu da lortutako emaitzekin, eta datorren urtera begira ipini dira taldekide guztiak.

Liga amaituta, ohiko irteerak antolatzen jarraituko du taldeak. Zapatuan, Peñarteara joatekoak dira, 08:30ean, Itsasaurreko geltokitik aterata. Izena Anaitasunan eman beharko da eguena orduko.



 


a. alkorta



Zaletasunari jarraituz, Boulder Ligan izena eman zuen Ainara Aramaio ondarrutarrak. Batean zein bestean, gogotsu saiatu da txapelketa osoan, eta azkenean, nesken artean lehen postua lortu du; pozik ei dago.

Lehen postua lortu duzu, zelan sentitzen zara?

Oso pozik nago. Kasualitatez hasi nintzen txapelketa honetan parte hartzen.Neska gutxi zeudelako animatu egin nintzen, eta gertaerak gertaera, lehen postua lortu dut azkenean.

Zelako maila egon da?

Maila altua egon da. Hala ere, txapelketa osoan egon den lagunarteko giro ona gailenduko nuke denaren gainetik. Lehiakortasunetik urrunduz, parte hartu dugun guztiok elkarri animoak ematen ibili gara une oro.

Aurrera begira, beste txapelketaren baten parte hartuko duzu?

Orain mendira joateko garaia da, eta horixe egingo dut, mendiak igo.







 

«Kasualitatez hasi nintzen txapelketan parte hartzen»

Ainara aramaioð- Boulder Ligako eskalatzailea



 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.