
Ondarroako neskek hiru bandera ekarri dituzte Bizkaiko Txapelketatik
Arrauna
Mutiletan, bigarren egin dute ondarrutarrek; atzetik geratu da Isuntza, segundo gutxira.
a. alkorta
Ondarroako Arraun Elkarteko neskek hiru bandera ekarri dituzte Bizkaiko Batelen Txapelketatik. Mutilak, nagusietan, bigarren postua lortu dute, eta Isuntzakoek hirugarren lekua eskuratu dute.
Nesken artean, ondarrutarrak, senior/gazte, kadete eta txikietan banderak lortu dituzte batelen Bizkaiko hitzorduan. Horrela jakinarazi zuten Ondarroara ailegatu bezain pronto jaurti zituzten bolanderek; taldeak jaigiroan ekarri zituen banderak herrira, domekan.
Mutilen sailkapena
Mutiletan, gazteek ezin izan zuten estropada amaitu, eta txikiak ez ziren finalerako sailkatu; nagusiek, ostera, bigarren postua lortu zuten, Isuntzaren aurretik. Lekeitiarrak ondarrutarren aurretik ibili dira aurreko estropadetan. Maila horretan bigarren batel bat ere eroan zuten Lekeitiokoek; bosgarren egin zuten, kadeteen modura.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.