Edukira joan

Desobedientzia zibila egiten dutenen egoera aztertuko duela esan du Gesmunpalek

Ondarroa

«Oztopoen gainetik», desobedientzia zibila egiten jarraitzeko mezua zabaldu du EAEk herritarren artean.

asier alkorta

Udal Kudeaketa Batzordeak udal zergen eta tasen kobraketa osatzeko hartutako erabakia desobedientzia zibila egiten dutenei zuzendutako «mehatxua» dela esan du EAEk. Ezker abertzaleko kide batzuk diru bilketa egiteko Udalak aukeratutako Gesmunpal enpresako arduradunekin batzartu ziren, eta desobedientzia zibila egiten dutenen egoera aztertzeko konpromisoa hartuko zuela esan zuen enpresak.

Martxoaren azkenetan hartu zuen Felix Aranbarri buru duen Udal Gestorak udal zerga eta tasen kobraketa egiteko enpresa espezializatu bat kontratatzeko erabakia. Horrek herrian desobedientzia zibila egiten dutenen haserrea eragin zuen, eta erantzuna ere eragin du erabakiak. Atzo, esaterako, ehun lagun inguru batu ziren Alamedan, Udalak duen bulegoen aurrean. Eskubideri ez, betebeharrik ez! lelopean, elkarretaratzea egin zuten, 13:00etan.

Berbetan

Ondarroako EAE-ANVko kide batzuk Aranbarrigaz eta Gesmunpal enpresako arduradunekin batzartu dira asteon. «Gauzak egin aurretik, ondo pentsatzeko esan genion Aranbarriri. Enpresan, ostera, ez zekiten Ondarroan zelako egoera zegoen; ez zekiten herritar batzuek desobedientzia zibila egiten dutenik».

Udal Gestora «errepresio gune eta tresna» bihurtu dela salatu zuen Ondarroako EAE-ANVk. «EAJk herritarrak kolpatu eta zigortu baino besterik ez du egiten». Egoera horren aurrean, «oztopo eta zigorren gainetik», desobedientzia egiten jarraitzeko eskatu die EAEk herritarrei. «Gure eskubideak bermatzen ez diren artean, ez dugu inolako betebeharrik Udal Gestora kolpista horregaz».

Diru bilketa egiteko erabakia «politikoa» dela eta Kudeaketa Batzordeak Bizkaia Buru Batzarraren «aginduak betetzen» dituela gaineratu zuten. «Guk herritik eta herriarentzat beharra egiten jarraituko dugu; herrian sinisten dugulako eta herriak gehiengo osoa eman zigulako. Ondorioz, herritarren eskubideak bermatzeko ahal duguna egingo dugu».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

TAILERRA


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

ERAKUSKETA


LEKEITIO, Kultur etxeko Eskolape erakusketa gelan - 2008-11-11

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.