
Benjaminak eta gurasoak hartu ditu Atxondo igerilekuak
Markina-Xemein
Kluben Arteko Benjaminen Ligako azken saioa jokatu zuten atzo; animatzera joandako guraso asko batu zen.
edurne burgaña
Atxondo kiroldegiak Bizkaia osotik etorritako igerilariak jaso zituen atzo. Igeriketako Bizkaiko Kluben Arteko Benjaminen Ligaren azken proba zen, eta umeek zuten guztia eman zuten, ahalik eta emaitzik onena lortzeko. Proba bi egin zituzten: 200 metro crawl-ean eta 4x50 metro estilo librean.
Igerilekuaren alde batean, igerilari gazteak monitoreagaz zeuden batuta. Tartean, Markina-Xemeingo Atxondo Igeri Taldekoak eta Ondarroako Igeri Taldekoak. Euren txanda noiz ailegatuko zain, urduri. Eta taldeko kide bat igeri egiten ari zenean, gogotik ematen zizkieten animoak.
Uraren beste aldean, guraso mordoa. Argazki kamerak eskuan, euren txikiei indarrak eman nahian. Proba bakoitza amaitzean, azkenen egin zuena lasaitzen batzuk, espero baino marka txarragoa egin zuenari animoak ematen besteak eta lehen postuan ailegatu zirenaren gurasoak, harro.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.