
Zumalabe eta Turruntegi arteko espaloia egitea lehiaketara atera dute
Hirigintza
Proposamenak maiatzaren 8a orduko auzkeztu behar dira; hiru hilabetetan amaitu behar da obra.
garbiñe garagarza
Zumalabe eta Turruntegi lotuko dituen espaloia egiteko lehiaketa deialdia egin du Udalak. Deialdiaren berri martxoko udalbatzarrean eman zuten udal ordezkariek, eta apirilaren 8ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean jasota dago.
Lehiaketaren deialdia argitaratzearekin prozesua martxan jarri da. Lehenik eta behin enpresek euren proposamenak egin beharko dituzte obra egin ahal izateko. Horretarako, proposamen guztiak maiatzaren 8a orduko udaletxean aurkeztu beharko dira. Hortik aurrerakoak udal ordezkari eta teknikarien esku egongo dira. Izan ere, haiek izan dira, aurrez jarritako irizpideei jarraituz, enpresa eraikitzailea aukeratuko dutenak. Behin enpresa aukeratutakoan, hiru hilabetetan bukatu beharko dituzte lanak.
Espaloiak 500 metro inguru edukiko ditu, eta 378.975,09 euroko aurrekontua du. Kopuru horren %2 izango da enpresek berme modura jarri beharko duten kopurua. Zumalabe-Turruntegi espaloiaren proiketua 2002an egin zen, baina Josebe Astigarraga alkateak azaldu zuenez, bere kotu altua zela-eta ezin izan da orain arte egin. Orain, ordea, obra %100ean Diputazioak finantzatuko du. Hala jasotzen du Udalak eta Aldundiak iazko abenduaren 28an sinatutako hitzarmenak. Sinaduraren egunean Udaleko zein Aldundiko ordezkariak bat etorri ziren espaloiaren helburua azaltzerakoan. «Zumalabe-Turruntegirekin irisgarraitasuna hobetzea lortu nahi da».
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
Finala
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12
DEIALDIAK
Argazki zaharren erakusketa
LEKEITIO, - 2008-11-25
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.