Edukira joan

Udalak zamarlekua kendu izanak bizilagunen haserrea eragin du Kale Handin

Ondarroa

Arazoari beste irtenbide bat topatu bitartean, zamarrak jasotzen jarraituko duela esan du Udalak.

asier alkorta

Udalak Kale Handi 55ean edukiontzia kendu izanak zeresan handia eragin du kaleko bizilagunen artean. Edukiontzia kentzea «bidegabekeria» bat izan dela eta alternatiba egokiago bat eman ezean, zaborra leku berean lagatzen jarraituko dutela adierazi dute auzotar batzuek.

Duela hiru aste, Udalak edukiontzien inguruan bizi den auzotar baten kexa jaso zuen, eta ondorioz, «segurtasun falta» arrazoituz, edukiontzia kentzeko erabakia hartu zuen. Udalak, ohar baten bidez, bizilagunei jakinarazi zien aurrerantzean zaborra Kamiñalde 35era edo Zubi Barriko edukiontzietara eroan beharko dutela.

Auzotarrak ez dira ixilik geratu, eta edukiontzia bere tokira bueltatu behar dutela pentsatzen dutenek, protesta erara, zaborra leku berean lagatzen jarraituko dutela esan dute. «Pisuzko arrazoi barik kendu zuen Udalak edukiontzia; usain txarra ateratzen zuela esateaz gain, erretzen bada, ondoko etxeak kaltetu daitezkeela esan ziguten», azaldu du Jesus Bergarak, Kale Handiko bizilagunak.

Edukiontziak ez direla nolahala erretzen esan eta gero, usain txarra uragaz eta lixibagaz konpontzen dela argudiatu zion Bergarak udal aparejadoreari.

Udalak, kexa idatziz bidaltzeko eskatu ondoren, auzotarren batzar bat egiteko deia egin zuen Bergarak. Batzarra astelehenean egin zuten, eta 50 bat auzotar batu ziren arazoaz berba egiteko. «Gure kalean nagusi asko bizi dira, eta zaborra urrunago eroan behar dute orain, hori ez da bidezkoa; bide horretatik, Udalak ez digu zamarren zerbitzua bermatzen».

40 sinadura inguru bildu ondoren, Felix Aranbarri Udal Batzorde Kudeatzaileko buruagaz batu zen Bergara. «Lehen Kale Handin hiru zabor leku zeuden, eta edukiontziak ipini zituztenean bakarra geratu zen. Orain, hori ere kendu egin digutela esan nion Aranbarriri. Gauzak ez dira horrela egiten, daukaguna baino alternatiba hobea eman behar digute, eta ondoren, edukiontziak kendu edo beste zer edo zer egin dezakete».

Udalak, bere aldetik, zamarrak jasotzen jarraituko duela esan du. «Ez daukagu beste erremediorik, alternatiba egoki bat bilatu artean, zaborra jasotzen jarraitu behar dugu, bestela zikinkeria handitzen joango da. Kontua da denek nahi dutela etxetik hurbil izan zamarlekua, baina inork ez du nahi bere etxe aurrean edukiontziak ipintzea», esan du udal aparejadoreak.

Bestetik, edukiontziak ipintzeko eskatzen dutenek kexatzeko duten modua ez dela zilegia esaten dutenak ere agertu dira Kale Handin. «Nik ulertzen dut jendeak izan ditzakeen arazoak zaborra han edo hemen botatzeko, baina edukiontziak kendu badituzte, ez da normala zaborra bertan lagatzea; hori zikinkeria da, eta kaleari kaltea baino besterik ez dio eragiten. Protestatzeko modu hori ez zait bat ere gustatzen», azaldu du Alaitz Monasterio Kale Handiko bizilagunak. Beste auzotar batzuek ere Monasterioren iritzi bera agertu dute. «Arazoa konpondu bitartean, beste non edo non bota behar da zaborra; gero gerokoak».

Zamarrak iluntzean atera

Momentuz, Udalak edukiontziak aldarrikatzen dituztenen kexa sinadura eta guzti hartu du, eta arazoa aztertzen dabil. Bien bitartean, zaborra edukiontziak zeuden lekuan lagatzen dutenei ordutegia errespetatzeko eskatu die. «Zaborra iluntzean ateratzeko eskatzen dugu, ez aurretik; gehiegikeriak ere ezin ditugu onartu eta».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Finala
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12

ZINEMA


LEKEITIO, Ikusgarri zinema aretoa - 2008-12-06

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.