Edukira joan

Maiatzaren 30ean neurtuko dira bertoko sei bertsolari

Kultura

Eskualdeko kanporaketa jokatuko dute, Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako baliogarria izango dena.

leire akarregi

Gorka Ostolaza Potxis, Lander Ibarluzea Atxulua, Joseba Artza, Aitor Arrizubieta, Garikoitz Salcedo eta Xabat Galletebeitia izango dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako txartela lortzeko eskualdeko lehia jokatuko duten bertsolariak. Amorotoko frontoian ipini du hitzordua Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, maiatzaren 30ean.

Saio bakarra jokatuko da eskualdean. Izan ere, sei dira eskualde bakoitzetik kanporaketa nagusirako sailkatu beharrekoak. Berton, seik eman dute izena, eta beraz, seiron artean jokatuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketan aurrera egiteko txartela. Irabazlea zuzen-zuzenean pasako da finalaurrekoetara, eta gainontzekoek puntuaketaren arabera jarraitu ahalko dute edo ez.

Hiru kanporaketa

Eskualdez eskualde egingo dira kanporaketak. Horrenbestez, Busturialdea, Durangaldea, Arratialdea, Ipar Uribe, Bilboaldea eta Enkarterrietako bertsolariekin neurtu beharko dira Lea-Artibaikoak. Eskualde bakoitzeko kanporaketa nagusiaren ostean, finalaurrekoetan kantatu beharko dute bertsolariek (30 bertsolari), eta handik, final handirako izenak aterako dira, zortzi guztira.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren arauak kontuan hartuz gero, orain dela urte biko finalistek finalaurrekoetara zuzenean pasatzeko aukera edukiko dute; inoiz, Bizkaiko Txapelketaren baten finalista izandakoek, ostera, eskualde bakoitzeko kanporaketan sartu ahalko dira.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

DEIALDIAK


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Finala
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.