Edukira joan

Igogailuko proiektua aldatu dute, bizilagunen salaketari erantzunda

Azpiegiturak

Metalezko eskailera hasierako egitasmoaren ahalik-eta antzerakoena izango da; motorra kontratatuta dago.

larraitz ibaibarriaga

Kamiñalde 2ko bizilagunek eskatuta, aldaketa egingo dute igogailuko eskaileran.

Abenduaz geroztik egon dira Udaleko Hirigintza arduradunak igogailua eraikitzen dabilen enpresegaz ¬Urresti SL¬ berbetan, igogailuaren eskailera hasiera bateko egitasmoaren ahalik eta antzerakoena izatea helburu.

Jakin eragin duenez, hainbat hilabete eta gero, soluzio bidean daude, eta «gutxi-gorabeherako konponbide bat» badago. Orain, irtenbide hori dokumentatzen dabiltza enpresa eraikitzaileko arduradunak, egitasmoaren aldaketen parte izan daitezen.

Bizilagunei jakinarazpena

Aldaketekin eskailera «ondo» geratuko dela iritzi diote Udalean, hasierako egitasmoaren ¬bizilagunek lurrak saltzean onartu zutena¬ nahikoa antzerakoa izanda. Hartara, txostena prest dagoenean, Kamiñalde 2ko bizilagunei jakin eragingo die, aldaketok ezagutu ditzaten, «adostasunaren bila».

Eskailera alde batera lagata, igogailuaren makineria ¬motorra¬ kontratatuta dauka Udalak, eta atzerapenagaz bada ere, epe motzean ipiniko dute.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

DEIALDIAK


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

DEIALDIAK

Artibai FT-Athletic-Real Sociedad hirukoa
MARKINA-XEMEIN, Barroeta Futbol Zelaian - 2008-11-20

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.