Edukira joan

Txakur batek eraso egin dio emakume bati, zauriak eraginez

Markina-Xemein

Bull Terrier arrazako txakurra aske eta muturreko barik zihoan erasoa gertatu zen momentuan.

asier alkorta

Bull Terrier arrazako txakur batek emakume bati eraso egin zion Markina-Xemeingo Urbitarte auzoan, herenegun eguerdian. Markina-Xemeingo osasun etxetik Galdakaoko ospitalera eroan behar izan zuten emakumea.

Txakur biren arteko liskarra gelditzeko ahaleginean zebilela, bietako batek, eraso egin zion emakumeari. Bi besoak eta hanka bat zauritu zizkion. Erasoa gertatu eta lasterrera, Markina-Xemeingo osasun etxera eroan zuten zauritua; handik, Galdakaoko ospitalera bidali zuten.

Ertzaintza eta Markina-Xemeingo udaltzainak Urbitarte auzora joan ziren gertaeraren berri eduki zutenean, eta erasoa egin zuen txakurraren ugazabari txakurraren agiriak eskatu zizkioten. «Agiri guztiak legearen arabera zituen, baina txakurra arriskutsutzat hartuta dagoenez, lotuta eroan behar zuen ugazabak».

Aske eta muturreko barik

Izan ere, txakur biak liskarrean hasi zirenean, Bull Terrier arrazakoa aske zihoan eta legearen arabera, arraza horretako txakurrak lotuta eta muturrekoagaz eroan behar dira kalean. Zaurituak oraindik salaketarik jarri ez badu ere, Ertzaintza eta Markina-Xemeingo Udala egoera aztertzen dabiltza zer edo zer egiteko. «Ezer egin aurretik emakumearen egoera nolakoa den jakin nahi dugu», azaldu du Javier Alberdi alkateak. Bestetik, Ertzaintza ere gertatutako aztertzen dabil, emakumeari eraso egin zion txakurra aske eta muturreko barik joatea «legearen kontra» doalako.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.