Edukira joan

Argazki erraldoia ateratzeko deia egin du saihesbideagaz ados ez dagoen plataformak

Gizartea

Taldeak aurpegia jarri nahi dio protestari eta herritarrak eskertu; 13:30ean batuko dira, udaletxe aurrean.

edurne burgaña

Saihesbide Honegaz Ados Ez Dagoen Plataformak hitzordu berri bat egin du: bihar, 13:30ean, udaletxeko eskaileretan batzeko deia egin die herritar guztiei. Han, taldeko argazkia aterako dute, eta bide batez, eskerrak eman nahi dizkiete laguntza eman duten guztiei.

« Biharko hitzorduak helburu bi ditu: batetik, argazki bat ateratzea gure protestari aurpegia ipintzeko eta herriko proiektu handietan zer esana eduki behar dugula berriro ere aldarrikatzeko. Bestetik, herritarrei euren laguntza eskertzea, sinaduren berri ematea eta denon artean aurrerantzean emango diren pauso berriak erabakitzea», azaldu dute plataformako kideek.

Martxoaren 29an egindako Azken Sinadura Egun Mundialagaz amaitutzat eman zuten plataformakoek urtarrilean hasitako sinadura bilketa. «Joan den asteburuan, domekan, asanblada egin genuen, eta han, herritarrengandik jasotako sinadura eta babes honegaz zer egin eztabaidatu genuen», adierazi dute plataformakoek.

1.035 sinadura

Pozik daude lortutako sinadura kopuruagaz. Izan ere, 1.035 lekeitiarrek sinatu dute, Udalari eskaera bi egiteko: «Lekeitioko herriari saihesbide hori nahi duen edo ez galde diezaiola, eta herri galdeketa hori egin bitartean, saihesbideko beharrak geldi ditzala».

Plataformakoen berbetan, sinadura bilketa horregaz lortutako emaitzek Lekeition egiten ari diren saihesbidearen inguruan «kezka erreal» bat dagoela eraskusten dute. «Herritarrek herria aldatze bidean jartzen duten proiektu handien inguruan zer esana daukatela eta herritarrek erabakia edukitzea eta galdetuak izatea merezi dutela agerian geratu da», esan dute.

Saihesbide Honegaz Ados Ez Dagoen Plataformakoek, euren ibilbidea errepasatu nahi izan dute: «Saihesbide horrek sortzen dizkigun kezka, zalantza eta desadostasunak medio hasi ginen batzen. Proiektu honen inguruan herritarrok dugun informazio falta nabarmena dela argi ikusten dugu. Bestalde, proiektuari buruz dakigun apurrak Lekeition eragin zuzena izango duela pentsarazten digu».

Sinadura bilketaren arrazoia

Informazio bilketaren ostean, proiektuari buruz zekitena eta zituzten iritzia eta usteak aldizkari batean bildu zituzten, herritarrak hausnartzera bultzatzeko asmoz. «Proiektuaren garapenean egon den informazio falta; trafiko arazo posible bati ez dagokion saihesbidearen tamaina itzela; etorkizuneko Lekeitiorengan izango duen eragina: eraikuntza gehiago, trafikoaren gorakada, bigarren etxebizitzak; Lekeitioren berdegune apurren galera». Guzti horren ostean ipini zuen martxan sinadura bilketa plataformak, «herri eskaera gisa Udalarengana zuzentzeko aukera edukitzeko».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.