Edukira joan

Domekan hasiko da Markinako Txapelketa

Esku Pilota

45 bikotek parte hartuko dute, sei mailatan banatuta: benjamin, alebin, gaztetxo, kadete, gazte eta nagusiak.

eider mugartegi

Asteburu honetan hasiko da 2008ko Markinako Esku Pilota Txapelketa. Aurten ere, sei mailatan jokatuko da: benjamin, alebin, gaztetxo, kadete, gazte eta nagusien mailan. Finalak ekainaren 8an jokatuko dituzte.

Benjaminek A eta B mailetan banatuta jokatuko dute. Gainera, maila bakoitza talde bitan banatuta egongo da, A eta B taldeetan, eta talde bakoitzean lau bikotek jokatuko dute. Finalaurrekoetara A eta B taldeetako lehenengo biak pasatuko dira, eta elkarren aurka jokatu beharko dute. Horrela, A taldeko lehenengoak B taldeko bigarrenaren kontra jokatu beharko du, eta B taldeko lehenengoak A taldearen bigarrenaren kontra. Irabazleak finalera pasatuko dira.

Alebin mailan lau bikotek parte hartuko dute. Lehenengo gelditzen dena finalera pasatuko da zuzenean, eta finalaurrekoa bigarrenak hirugarrenaren kontra jokatuko dute.

Gaztetxoen mailari dagokionez, hemen ere bi taldetan banatuko dira, eta talde bakoitzean lau bikotek jokatuko dute. Hasieran, talde bakoitzak bere aldetik jokatuko du, eta talde bakoitzean lehenengo geratzen diren bikoteak pasatuko dira finalaurrekoetara. Finalaurrekoak A taldeko lehenengoak B taldeko bigarrenaren kontra jokatuko dituzte, eta B taldeko lehenengoak A taldeko bigarrenaren kontra.

Kadeteen maila

Alebinen mailan legez, kadeteetan ere lau bikote ibiliko dira lehian. Lehenengo geratzen dena, zuzenean pasatuko da finalera, eta finalaurrekoak bigarren eta hirugarrenen artean jokatuko dituzte.

Gazteak ere, bi taldetan banatuta egongo dira. A taldean lau bikotek jokatuko dute, eta B taldean hiruk. Talde bakoitzeko lehenengo biak helduko dira finalaurrekoetara, eta A taldeko lehenengoak B taldeko bigarrenaren kontra jokatuko du, eta alderantziz.

Azkenik, nagusien mailan, talde bitan banatuko dira, baina talde bakoitzean hiru bikotek jokatuko dute. Finalaurrekoa gazteen mailan moduan erabakiko da. A taldeko lehenengoak B taldeko bigarrenaren kontra jokatuko du, eta alderantziz.

Aurten ere, Markinako Esku Pilota Taldeko pilotariez gainera, beste herri batzuk ere gonbidatu dituzte txapelketan parte hartzera. Horrela, Areintza, Munitibar, Berriz eta Abadiñoko bikoteak ere jokoan ariko dira.



 


pilotariak



Benjamin B

A Taldea. Aitor Lizarba-Kepa Gandiaga; Unai Egia-Mikel Ansola; M. Gandiaga-A. Malaxetxebarria; Jokin Arrieta-Yosu Agirreamalloa.

B Taldea. Aitor Gabiola-Mikel Etxabe; Iñaki Illoro-Mikel Ansola; A. Etxebarrieta-Aimar Ibarlotsa; Loren-Gorka.

Benjamin A

A Taldea. Onagoitia-De Paz; Solaluze-Mendikute; Julen Plaza-Erkizia; Arriaga-Uriarte.

B Taldea. Zelaia-Mandiola; Gandiaga-Etxeberria; Zorion-Muruaga; Julen-Kortazar.

Alebin

Ansotegi-Urizar; Gandiaga-Erkizia; Aldaolea-Arrizabalaga; Mintegia-Enbeitia.



Gaztetxo

A Taldea. Oskar-Malax-Iker Mendibe; Lapazaran-Ibai Mendibe; Garate-Arkotxa; Legarra-Salutregi.

B Taldea. Balseras-Arrasate; Ibarluzea-Zubikarai; Muniozguren-Romero; Alberdi-Otadui.



Kadete

Astola-Etxebarrieta; Gorosabel-E. Ibarluzea; Bildosola-Uberuaga; Albizu-Pujana.

Gazteak

A Taldea. Agirre-Irusta; Gontzal-Katillu; Arrieta-Malax;

Mentxaka-Olabe.

B Taldea. Azumendi-Aretxabaleta; Zugadi-Ansotegi; Muniozguren-Zenarruzabeitia.

Nagusiak

A Taldea. Urberuaga-Egia; Muniozguren-Malax; Iglesias-Castañares.

B Taldea. Egurrola-Isasi; Uberuaga-Kastillo; Urrutia-Azagirre.





 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.