Edukira joan

Euskarazko hamar film labur ikusteko aukera egongo da bihar, Zabiel Kultur Etxean

Euskara

Karenka Komunikazio Elkarteak eta Udal Euskara Batzordeak elkarlanean antolatu dute ekimena.

garbiñe garagarza

Euskarazko zineaz gozatzeko aukera eskainiko dute bihar Karenka Komunikazio Elkarteak eta Udal Euskara Batzordeak. Hamar film labur ikusteko aukera egongo da Zabiel Kultur Etxean, 22:00etan hasiko den saioan.

Kalaputxi argitaratzen duen Karenka Elkarteak eta Udal Batzordeak euskarazko zinea plazaratzea dute helburu emanaldiarekin. Horretarako, Topaguneak eskaintzen dien aukerari eutsi diote. Izan ere, bihar ikusi ahal izango diren hamar filmak Topaguneak antolatzen duen Film Laburren V. Zirkuitua osatzen dute.

Karenka Komunikazio Elkarteko kide eta euskara teknikari Joseba Palenzuelak «herrian euskarazko zinea ikusteko dauden aukera bakarretarikotzat» definitu du biharko emanaldia. «Film laburrak, normalean, ez dira merkaturatzen. Beraz, apenas dago haiek ikusteko aukerarik . Orain arteko esperientziari begiratuta, eduki aldetik kalitatezko lanak dira, eta gainera, euskaraz egindakoak».

Eskainiko diren filmen artean, iaz Lekeitioko Zinemaldian sarituak izan ziren bi daude. Hain zuzen ere, Gentzane Agirre lekeitiarraren Unrest (aipamen berezia) eta All about eve's (Zilarrezko Antzarra sormenezko arloan). Agirreren lanekin batera, Koldo Almandoz, Iñigo Kintana, Asier Mendoza eta Logela Multimediaren lanak ere aurkeztuko dira.

Aitatutako errealizadore gazteen lanez gain, Topaguneak beste hiru film sartu ditu aurtengo zirkuitiuan. Hain zuzen ere, eurek antolatutako Gazte Sortzaile Sariak programaren barruan dauden ikus-entzunezkoen rallyetako hiru film: Anteojodunak (2005; 3 minutu), Zeruari (2006; 2 min 19 s) eta Bestaldean (2007; 1 min 38 s). Horiekin batera eskainiko diren gainontzeko zazpi film laburrak ondokoak dira:

Unrest

Sinopsia. «Nire buruaz beste egin dut. Begiak ireki ditut. Lurrean nago. Bizirik? Dena ilun dago, izaraz estalirik. Zer gertatzen da? Atsedena baino ez dut nahi».

Zuzendaria. Gentzane Agirre.

Iraupena. 6 min 20 s.

Filmografia: Bagia (2006), All About Eves (2007) eta Unrest (2007).

All about eves

Sinopsia. Bost emakumeren bidez antzetutako zinearen historiako etapa ezberdinak: zine mutua, westerra, klasikoa, tendentzi berriak (surrelismoa) eta garaikidea.

Zuzendaria. Gentzane Agirre.

Iraupena. 3 min 15 s.

Azken trena

Sinopsia. Mikel tren geltokian dago bere trenari itxaroten, baina trena iritsi aurretik neska bat gerturatu eta ondoan eseriko zaio. Ez du ezagutzen, edo bai? Gogoratuko litzateke, ezta? Edo ez? Gauza bakarra dago garbi: Mikel oso euskalduna da, eta gaurkoan tren bat galduko du. Bakarra?

Zuzendaria. Mikel Alvarez.

Iraupena. 7 min 30 s.

Filmografia. Xabiertxo (2007) eta Azken trena (2007).

Columba Palumbus

Sinopsia. Batzuetan bere saldo kideak bideratzen dituen uso basatiak norabidea galdu eta bide okerretik eramaten ditu. Orduan, uso saldo osoak norabiderik gabe hegan egiten jarraitzen du nekeak jota hil arte.

Zuzendaria. Koldo Almandoz.

Iraupena. 4 minutu.

Filmografia. Razielen itzulera (1997), Adar bakar (2000), Belarra (2002), Amuak (2004), Desio ehiztaria (2005), Midori (2006) eta Columbus Palumbus (2007).

Momorro

Sinopsia. Hirian haurrak desagertzen ari dira, eta esaten dutenez, Momorro da erruduna, bere zaku beltzean eramaten baititu.

Zuzendaria. Asier Mendoza.

Iraupena. 6 min 23 s.

Filmografia. Oscuro amanecer (2000), Genesys 2.1 (2001) eta Momorro (2007).

Itzalak

Sinopsia. 1954. urtean, Euskal Herriko herrixka batean, bikote gazte baten artean amodiozko istorio bat sortzen ari da.

Zuzendaria. Iñigo Kintana.

Iraupena. 14 minutu.

Filmografia. Vincent (1999), Nola esan (2000), Ze krixto (2003), 13 hilabete eskas (2004) eta Itzalak (2007).

Ardauaren negarra

Sinopsia. Argumentutzat ardoa hartuta sortutako kanta eta irudiak.

Negrita. Logela multimedia (Imanol Garaizabal, Gorka Molero, Ander Garaizabal eta Karlos Gomez).

Iraupena. 3 min 15 s.

Filmografia. Belarritakora sartu (2001), Ohe handi bat (2003), Klonk (2005), Break on stage (2002-2007), Mokaua (2007), Taupadak (2007) eta Ardauaren usaina (2008).

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Finala
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12

ERAKUSKETA

Egurlanak erakusgai
ONDARROA, Udal Erakusketa Aretoan - 2008-12-04

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.