
Pou anaien emanaldia, gaur, Ansotegin
Etxebarria
Ansotegi kulturegarriz izeneko ekimen kulturala martxan jarri dute Ansotegi Hotelekoek.
e. mugartegi
Pou anaiek emanaldia eskainiko dute gaur, 20:00etan, Ansotegi Hotelean. Ekitaldia, Ansotegi kulturegarriz ekimenaren barruan sartzen da.
Aste Santuan egon zen Unhe Trio taldearen jazz kontzertuagaz hasi zen Ansotegi kulturegarriz ekimena. Erakusketak, antzerkiak, kontzertuak, bertsoak, poemak, mendia... kulturari lotutako edozein gai landuko dute Ansotegi Hotelean, hilean behin. Ansotegikoek hotelari beste erabilera bat eman nahi diote, «beti ere kulturari lotuta». «Ez dugu nahi hotela eta taberna izatea bakarrik, herriarentzako beste erabilpen bat edukitzea nahi dugu, eta hori dela eta, kulturari lotutako ekimen bereziak antolatuko ditugu», azaldu dute.
Egitasmo horren barruan datoz Pou anaiak 7 pareta 7 kontinente ekimenaren gaineko berbaldia ematera, eta proiekzioa emateko hotelaren saloiko horma erabiliko dute. «Jazz kontzertua ere saloian izan zen, eta giro polita egotea lortu genuen. Oraingoan ere, giro atsegina egotea dugu», esan dute antolatzaileek.
Lehenengo ekimen biak barruan izan badira ere, hemendik aurrerakoak barruan zein kanpoan antolatuko dituzte. «Eskualdeko artisau, idazle eta artistei esan nahi diegu hemen dutela leku bat eurek behar dutenean erabiltzeko», esan du Gontzal Hernando Ansotegi Hotelekoak.
'7 Pareta 7 kontinente' egitasmoa azalduko dute pou anaiek
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
MUSIKA KONTZERTUA
SANTA ZEZILIA EGUNEKO KONTZERTUA
MARKINA-XEMEIN, Kontzekupean - 2008-11-20
DEIALDIAK
Artibai FT-Athletic-Real Sociedad hirukoa
MARKINA-XEMEIN, Barroeta Futbol Zelaian - 2008-11-20
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.