Edukira joan

Uhagon kulturguneko taberna adjudikatu dute

Markina-Xemein

Miren Zuazua eta Maria Milagros Carrereri eman die Udalak Uhagoneko tabernaren ustiapena.

eider mugartegi

Uhagon kulturguneko tabernaren ustiapena adjudikatu du Udalak. Miren Zuazua eta Maria Milagros Carrerek hartuko dute tabernaren ardura.

Joan den egueneko Gobernu Batzordean hartu zuen Udalak erabakia. Oraingoan, eskaintza bi aurkeztu dira lehiaketara, eta Udalak Zuazuak eta Carrerek aurkeztutakoa aukeratu du. 710 eurotan hartu dute tabernaren ustiapena.

Erabakiak urtebeteko epea daukala argitu dute, beste bat luzatzeko aukeragaz.

Otsailetik itxita

Adjudikazioa eginda, ustiapeneko baldintzak kontratura pasatzea eta sinatzea falta da. Gero, taberna Zuazua eta Carreren esku geratuko da.

Udalaren asmoa Uhagoneko taberna ahal bezain laster zabaltzea da. «Ahal den arinen zabaltzea nahi dugu, tabernak ematen duen aukera ere izateko, baina hori ustiapena eskuratu dutenen esku dago», azaldu du Jabier Alberdi Markina-Xemeingo alkateak.

Otsailetik zarratuta egon da Uhagoneko taberna. Azken arduradunak taberna itxi zuenean, Uhagon Kultur Elkartea arduratu zen zabalik mantentzeaz, baina ardura uste baino gehiago luzatu zitzaien. Otsailaz geroztik, bakarrik bertan antolatutako ikuskizunetarako zabaldu dute.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ZINEMA


LEKEITIO, Azkue aretoan - 2008-12-05

ZINEMA


LEKEITIO, Ikusgarri zinema - 2008-12-07

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.