Edukira joan

Zengotitabengoa epaituko dute alkatearen mahaian kateatzeagatik

Politika

Astelehenean epaituko dute, Gernikan; bertara joateko betiko lekuetan eman ahal izango dute izena herritarrek.

larraitz ibaibarriaga

2007ko maiatzaren 22an alkatearen mahaira kateatu zen Joseba Zengotitabengoa. Orain, urtea betetzekotan denean, epaitu egingo dute hargatik, Gernikan.

Astelehenean ¬hilak 14¬ izango da epaiketa, 10:00etan, eta bere kontrako eskari zehatza zein den jakiterik ez badago ere, «faltak» leporatuko dizkiote. Hartara, isun ekonomikoa ezarri diezaioke epaileak Zengotitabengoari.

Asanblada domekan eta autobusa astelehenean

Gaztearen kontrako epaiketa dela eta, asanblada informatiboa dago deituta domekarako. Alamedan egingo da, 13:00etan.

Eta ez da hori izango herritarrek egingo duten ekimen bakarra. Astelehenerako autobusa antolatu dute, «Zengotitabengoari babesa erakutsi eta epaiketaren kontrako salaketa» egiteko. 08:00etan aterako da autobusa Zaldupeko Zubitik. Gero, Gernikan, elkarretaratzea egingo dute, epaitegiaren aurrean. Bertara joan nahi dutenek betiko lekuetan eman beharko dute izena.

Basauritik Soriako kartzelara

Iazko maiatzaren 22an ertzainek Ondarroako udaletxean atxilotu zutenetik aurtengo otsailaren 28ra arte Basauriko espetxean egon da preso Joseba Zengotitabengoa.

Orduan, Soriako (Espainia) kartzelara eroan zuten.

2002ko irailaren 29an Hodei Galarragaren omenaldian egon zen Zaldibin ondarrutarra, eta ertzainek atxilotu egin zuten, beste hiru gaztegaz, desordena publikoa leporatuta. 2006ko apirilaren 4an eduki zuten epaiketa, eta bertan lehen akusazioari, aginteari atentatua gehitu zioten. Sententzia bi urte eta lau hilekoa izan zen.

2007ko maiatzaren 20rako ipini zioten kartzelaratze data. Horrenbestean, egun bi geroago, bilatze eta atxilotze agindupean zegoela, Aitor Maruri alkatearen bulegoko mahaira kateatu zen, protestan, «herritarren eta gazteriaren borondatea errespetatzeko eskatzeko». Zengotitabengoaren kontrako akusazioa «EAJk ertzainen bitartez egindako operazio polizial- tzat» jo zuten hainbat herritarrek.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.