Edukira joan

Alarabi-Lea Artibai triatloi talde berria sortu dute Markina-Xemeinen

Kirola

Lea-Artibai eta Mutrikuko 12 lagunek osotu dute, eta bertoko zein mundu mailako probak egitea dute helburu.

eider mugartegi

Alarabi-Lea Artibai izeneko triatloi taldea sortu dute Markina-Xemeinen. Taldea Lea-Artibai eta Mutrikuko 12 lagunek osatzen dute, eta kirolari profesionalez osatua ez dagoen arren, goi mailako helburuak markatu dituzte.

Alarabi-Lea Artibai osotu duten kirolariak ez dira berriak triatloi eta duatloien munduan. Hala ere, bakoitza bere kontura zebilen horretan, eta orain, indarrak batu eta taldea osatzea erabaki dute. Taldeak Lea Artibai Ikastetxea eta Urazka ditu babesle nagusi, baita lau laguntzaile ere: Gaimaz, Armoka, Sportech eta Kiwis Intxausti.

Emaitza onak lortzen

Euskal Herria, Espainiako estatua eta Europa zein mundu mailako probetara aurkeztea dute helburu triatloi talde berriko partaideek. Beste batzuen artean, Euskal Herriko Duatloi Zirkuituan parte hartzen dabiltza, eta Zarautzeko triatloian eta Nizako Ironman probetan ere ordezkariak izango dituzte. Denboraldi hasiera ona izan du, gainera, Alarabi-Lea Artibaik. Orain arte, lau probatan parte hartu dute, eta bertoko kide Josu Uriartek bi podium egin ditu. Hala eta guztiz ere, emaitzak ez dira taldearen helburu bakarra: taldea sorreragaz duatloi eta triatloia sustatu nahi dituzte eskualdean.

Horretaz gainera, zabalik dagoen taldea dela adierazi dute partaideek, bai gazte zein nagusiei, eta handitzea dutela helburu.

Datorren domekan, Arrigorriagan egingo den duatloian parte hartuko dute taldeko ordezkari batzuek.



 


taldeko partaideak



Juan Jose Ausan. Hondarrabitarra, Markina-Xemeinen bizi da.

Xabi Aranbarri. Lekeitiarra, Markina-Xemeinen bizi da.

Josu Uriarte.

Ander Rodillana. (Mutriku)

Abel Calvo.

Ibon Ibarzabal.

Aritz Bustindui.

Ibon Oregi.

Zorion Kareaga.

Jokin Urresti.

Alex Maguregi.

Patxi Aldazabal.





 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ERAKUSKETA

Egurlanak erakusgai
ONDARROA, Udal Erakusketa Aretoan - 2008-12-04

ZINEMA


LEKEITIO, Ikusgarri zinema - 2008-12-07

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.