Edukira joan

Bertoko lau bikote eta talde bat ariko dira Euskal Kantu Txapelketan

Kultura

Berriatua, Markina-Xemein eta Etxebarrikoak dira partaideak; zapatuan da lehen kanporaketa.

irati urberuaga

Euskal Kantu Txapelketako Bizkaiko kanporaketak zapatuan hasiko dira. Lehenengoa Getxon izango da, Areetako Musika Eskolan, 19:00etan.

Lea-Artibaiko hainbat ahots eta instrumentu prest daude maiatzaren 24ra bitartean izango diren saioetan parte hartzeko. Etxebarritik bikote bat lehiatuko da, Mirari Azkune eta Aitziber Otegi; Berriatutik beste bat, Naiara Plaza eta Eneritz Kaltzakorta; eta Markina-Xemeindik bikote bi, Maider Ostalaza eta Garazi Azpiri eta Nerea Aretxabaleta eta Oihane Uranga, eta sei lagunegaz osatutako talde bat: Mara Elorriaga, Janire Garate, Andrea Bengoa, Ainhoa Basterretxea eta Miren eta Nerea Ibarzaga.

Ondarroatik, beste bikote bat dago, baina oraindik ez dute baieztatu parte hartuko duten edo ez.

Final bi

Kanporaketen ostean, Bizkaiko finala jokatuko da ekainaren 8an, Basauriko Social Antzokian. «Sariak banatu ondoren, epaimahaiak lau aukeratuko ditu edozein sailetik, eta horiek Euskal Herriko finalera joango dira Bizkaiko ordezkari modura», azaldu dute antolatzaileek.

Euskal Herri mailako finala ekainaren 15ean izango da, Bilboko Arriaga Antzokian.

Sariak

Bizkaiko onenentzako sariak hiru mailatan emango dituzte, bakoitzean hiruna sari. Bakarkako lehengoarentzat 300 euro eta txapela, bigarrenaretzat 200 euro eta hirugarrenarentzat 100 euro; bina- kako onenarentzat 600 euro eta txapela, bigarrenarentzat 300 euro eta hirugarrenarentzat 200; eta taldekako lehenarentzat 800 euro eta txapela, bigarrenarentzat 400 euro eta hirugarrenarentzat 200 euro.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ZINEMA


LEKEITIO, Ikusgarri zinema aretoa - 2008-12-05

JAIA

EUSKARAREN EGUNA
ETXEBARRIA, UDALETXEAN 17:00etan - 2008-12-06

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.